12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

2025eko lan egutegia

Alkatetzak abenduaren 30ean emandako 2028/2024 Ebazpenaren bidez, Altsasuko Udalaren lan egutegia onetsi da 2025erako; haren testua hitzez hitz ematen da osorik:

"Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 493/2024 Ebazpenaren bidez ezarri da Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).

Horrez gain, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiaren abenduaren 11ko 901/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako jaiegunak zehaztu ziren, 2025erako; horiek ere ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren egunak dira.

Ebazpen horiek ikusirik, onetsi da Altsasuko udaleko langileendako 2025eko aste barneko jaiegunen lan-egutegia, baita haien lanaldia ere, bat eginez abenduaren 26ko 26/2012 Foru legeak ezarritako urteko zenbateko osoarekin.

Antolakuntza eta Giza Baliabideen Batzordeak, 2024ko abenduaren 23an egin bilkuran, aztertu zuen udaleko hainbat zerbitzuk bidalitako egutegi-proposamena.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Altsasuko Udalaren zerbitzuko langileek 2025ean izanen duten jaiegunen egutegia, honen ondotik ematen den bezala:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Ekainaren 30a: San Pedro (herriko festa eguna).

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Andre Maria Sortzez Garbia.

2. Lanaldiaren urteko benetako lanordu kopurua 1.592 izanen da, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin bat.

3. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 30 minutukoa izanen da; uztailean eta abuztuan, aldiz, lanaldia 6 ordu eta 30 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 9:00etatik 15:00 arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 90 minutuak, malgu, 7:30etik 9:00ak arte eta 15:00etatik 16:30ak arte. Jendeari arreta egiteko ordutegia 9:00etatik 14:30era izanen da, uztailean eta abuztuan izan ezik, hilabete horietan 9:00etatik 13:45era izanen baita.

4. Kultura, Udaltzaingoa, Haur Eskola, Gazteria, Ludoteka eta Udal Obra eta Zerbitzuak (bideen eta Zelandi ikastetxe publikoaren garbiketa barne) beren egutegi eta ordutegi espezifikoaren arabera arautuko dira, betiere ezarritako urteko gehienezko kopuruaren barruan.

5. 2025eko urtarrilaren 2a, maiatzaren 2a eta abenduaren 24a, 26a eta 31 ez dira lanegunak izanen, lanaldi soberakinagatik.

6. Orobat, baliogabeak izanen dira eta bulegoak itxita egonen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande eta larunbat guztiak eta ebazpen honen lehenbiziko apartatuan adierazitako jaiegunak. Era berean, udal bulegoak itxita egonen dira irailaren 12an, 15ean eta 16an, herriko jaiak baitira.

7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, bai eta Altsasuko Udalaren iragarki-taulan eta web atarian ere.

8. Ebazpen hau sindikatuen ordezkaritzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Administrazio-egintza honen aurka, errekurtso hauek jar daitezke:

Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazio Auzitegiari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi ondotik.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Altsasun, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2419187