2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
2025. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Lesakako Udalak, 2025eko urtarrilaren 9an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udaleko, Andra Mari zahar etxea erakunde autonomoko eta Oilartegi SLU enpresa publikoaren langileen plantilla organikoa 2025. urterako.
Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun balioduneko aldian. Herritarrek edo interesdunek aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan.
Araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua, 271. artikuluari dagokionez.
Lesakan, 2025eko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.
Iragarkiaren kodea: L2500369