12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERATEKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Lerateko Auzo Batzarrak, 2024ko abenduaren 12an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Leraten, 2024ko abenduaren 13an.–Kontzejuko burua, Sagrario Miranda Otín.

Iragarkiaren kodea: L2500030