2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA
Leitzako Udalaren bulegoetako egutegia 2025erako
Idazki honen bidez aditzera ematen da, orok jakin dezan, Leitzako Udalbatzak honako akordio hau hartu duela 2024ko abenduaren 30ean:
1.–Honako egun hauek jaiegun izango dira eta haietan itxita egongo dira udal bulegoak:
–Urtarrilaren 1a: Urte berri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Urtarrilaren 27a: Inauterietako astelehena. Herriko festa.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna.
–Abuztuaren 11, 12a, 13a eta 14a: herriko festak.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabier eguna.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre María Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
–Abenduaren 26a: Eguberri ondorengo eguna.
Orobat, urteko larunbat guztiak ez dira lanegunak izanen.
Leitzan, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.
Iragarkiaren kodea: L2419223