12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2025. urteko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2024ko abenduaren 30eko osoko bilkuran, 2025. urteko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari buruz xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla organikoa idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Dabid Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L2419214