12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena agiriak egiteko eta izapidetzeko (lizentziak, ikuskapenak eta bestelako zerbitzuak barne). Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat Agiriak egiteko eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (lizentziak, ikuskapenak eta bestelako zerbitzuak barne). Iragarkia 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketaren testua:

Kendu eginen da 5. artikuluko 3.a).2 epigrafea: "Jarduera kaltegabeak".

Larragan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2419191