2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGA
32. arau fiskala, arautzen dituena Eguneko Arretarako Landa Zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak. Behin betiko onespena
Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketak egitea 32. arau fiskalean (Eguneko Arretarako Landa Zentroko zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen arau fiskala). Iragarkia 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua:
TARIFEN ERANSKINA
2. epigrafea.–Zuzeneko zerbitzu arruntak, mendekotasuna duten pertsonentzat.
Modalitatea | HILEKO KUOTA (euroak) |
Egonaldi osoa | 1517,18 |
Egun erdia | 1011,45 |
Egonaldi partziala (arratsaldez) | 505,73 |
Larragan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.
Iragarkiaren kodea: L2419190