12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGA

31. arau fiskala, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Udalak, 2024ko irailaren 26an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat 31. arau fiskalean (Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen arau fiskala). Iragarkia 2024ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, eta legeak ezarritako jendaurreko epea iragan da inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu dira prezio publikoak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarriari jarraikiz. Jarraian ematen da onetsitako aldaketen testua:

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Udalaren areto eta lokalak erabiltzea gizarte, kultura, hezkuntza eta kirol arloetako jardueretarako, agur zibilak eta ezkontza zibilak barne.

I.1.–Iraupenaren arabera tarifa hauek aplikatuko dira:

ERABILERA MOTA

TARIFA
(hilean)

1-6 ordu hilean

10 euro

7-25 ordu hilean

25 euro

26-50 ordu hilean

40 euro

Ezinen dira erabili udal aretoak hilean 50 ordu baino gehiago, aretoen erabilera jarduera desberdinetarako erabiltzearren.

Larragan, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carlos Suescun Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2419189