12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Lan publikoaren eskaintza 2024rako

2024ko abenduaren 29an, Azkoiengo alkateak honako ebazpen hau eman zuen:

Udalak, 2023ko azaroaren 22ko osoko bilkuran, onetsi zuen 2024. urterako udal aurrekontua, baita 2024ko plantilla organikoa ere, eta horien behin betiko onespenak argitaratu ziren, 2024ko urtarrilaren 22an eta 2024ko otsailaren 5ean, hurrenez hurren.

Plantilla organiko horretan badira zenbait lanpostu huts, aurrekontu-zuzkidura dutenak. Beharrezkotzat jotzen da lanpostu horiek ekitaldi honetan betetzea, udal-zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten.

Langileen Departamentuak txosten bat egin du, eta hartan kalkulatu da zein den ordezte-tasa eta zer lanpostu huts eskaintzen ahal diren lan-eskaintza publikoan. Ikusirik Kontu-hartzailetzaren txostena, non egiaztatzen baita betetzen direla legeak eta aplikatzekoak diren arauak.

Azterturik erantsi zaion dokumentazioa, eta jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legeari, zehazki, 21.1.g artikuluari (lege horrek toki araubidearen oinarriak arautzen ditu), eta eskumen hori Tokiko Gobernu Batzarrari esku utzirik, 2023ko ekainaren 27ko 2023-0587 Dekretuaren bidez, honako hau ebazten dut:

Lehenbizikoa.–Onestea Azkoiengo Musika Eskolaren 2024. urterako lan publikoaren eskaintza, ordezte-tasari dagokiona. Hona hemen lanpostuak:

LAN-KONTRATUDUNAK

MAILA

ALORRA

LANPOSTU HUTSEN KOPURUA

IZENA

SARBIDEA

B

Hezkuntza

1

Tronboi irakaslea

Oposizio-lehiaketa

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea iragarki-taulan, Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, eta ohartarazten da ezen, administrazio-bideari amaiera ematen dion ebazpen honen aurka, honako errekurtso hauek jar daitezkeela:

1.–Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, organo honi zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluei (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).

2.–Aukerako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, iragarki hau argitaratu eta hilabeteko epean, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuari (foru dekretu horren bidez partez garatu zen, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzeari dagokion arloan, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

3.–Edo zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluari (Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren Legea).

Azkoienen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L2419154