12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LAKUNTZA

2025eko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Lakuntzako Udalak, 2024ko abenduaren 19an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak, eta udalaren plantilla organikoa.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin.

Lakuntzan, 2025eko urtarrilaren 2an.–Alkatea, Oihane Uribeetxebarria Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L2500064