12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

2025erako zerga-tasak. Hasierako onespena

Iguzkitzako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen karga-tasak, tasak eta prezio publikoak 2025eko ekitaldirako, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluek xedatutakoari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Hasiera batez onesteko erabakia Idazkaritzan eta iragarki-taulan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, baldin eta ez bada aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurreko paragrafoan xedatutako aldian.

Azketan, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Miguel Ábrego Bujanda.

Iragarkiaren kodea: L2419239