12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldian inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsi da 2025eko plantilla organikoa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 9an.

2025EKO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Lanpostua: Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasuneko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Euskararen ezagupena: merezimendu gisa baloratuko da. Egoera: plaza hutsa.

Lan-kontratudun finkoak.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %8,35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: plaza hutsa.

Lanpostua: administraria, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,95. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: plaza hutsa.

Izenen zerrenda

Administrazio-araubideko langileak.

María Idoya Anaut Mayo: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Burua: Burgiko Udala. A mailako administrazio-kontratua. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: zerbitzu berezietan. Antzinatasuna: 2020ko martxoaren 15a.

Lan-kontratudun finkoak.

Enrique Galán Landa: zerbitzu anitzetako aldi baterako enplegatua, lanaldi osoan. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8,35. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2014ko apirilaren 1a.

María Cristina Mamilo Bona: administraria, lanaldi partzialean (%50eko lanaldia). Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14,95. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2002ko otsailaren 1a.

Garden, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, Erika Ergueta Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2500112