2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2025eko egutegiaren eta egun baliogabeen zuzenketa
2024ko abenduaren 31n 265. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2025eko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen onespena.
Ikusita akatsekin argitaratu dela, zuzentzen da.
Honako hau dioen tokian:
Orohar, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udalerako adierazitako jaiegunak.
Honako hau behar du:
Orohar, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udalerako adierazitako jaiegunak. Gainera, egun baliogabetzat jotzen da maiatzaren 2a.
Etxarri Aranatzen, 2025eko urtarrilaren 7an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2500076