12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa 2025erako

Alkatearen 2024ko abenduaren 31ko Ebazpenaren bidez onetsi zen 2025eko lan-egutegia Deikazteluko Udalaren zerbitzuko langileendako. Hona hemen haren testua:

Ikusirik 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emana, ezartzen duena ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025. urterako jaiegunen egutegi ofiziala, Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, eta orobat ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Jaiegunak zehaztea.

2025eko jaiegunen egutegia Deikazteluko Udalaren zerbitzuko langileendako, igandeez gain, honako hau izanen da:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ortzegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ortzirale Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 15a: San Isidro (herrian jai).

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 26a, 27a, 28a, 29a eta 30a: Herriko festak.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetako jaiegunak.

Bigarrena.–Deikazteluko Udaleko administrazioaren lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua 1.592 izanen da, eta honela banatuko da:

1. Astelehenetik ortziralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Nahitaez aritu beharko da 8:00etatik 15:00ak arte; langileek nahi dutenean eginen dituzte gainerako 20 minutuak, malgu, 7:40etik 8:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ak arte.

2. Urteko lanorduen banaketa doitzeko, langileek 9 ordu eta 20 minutuko poltsa izanen dute, urtean zehar erabiltzekoak, zerbitzuaren beharren arabera.

3. Artikulu honetako aurreko apartatuetan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko zerbitzuaren beharrengatik lanaldi berezia dutenei, ezta ordu konpentsazioren bat dutenei ere (txandakako lana, gauekoa, etab.), horiek lan egutegi berezia izanen baitute.

Hirugarrena.–Eguneko lanaldi jarraitua sei ordukoa edo luzeagoa duten langileek gehienez hogeita hamar minutuko atsedenaldia izanen dute. Baldin lanaldia lau ordu eta erditik gorakoa eta sei ordutik beherakoa bada, aipatutako etenaldia hamabortz minutura murriztuko da. Atsedenaldi horrek ez dio eraginen zerbitzua emateari, eta, orokorrean, 10:00etatik 14:00etara bitartean hartzen ahalko da. Baldin langileak 16:00ak arte edo beranduago arte lanean jarraitzen badu, aurreko paragrafoko etenaldia 10:00etatik 15:00etara bitartean hartzen ahalko da.

Laugarrena.–Arrazoi partikularrengatik lantokian ez agertzea edo lantokitik alde egitea bidezkoa izanen da baldin arrazoia jasota badago otsailaren 9ko 11/2009 Foru Dekretuan, bai eta langileak arreta medikoa behar duen egoeretan ere. Aipatutako erregelamenduan zehaztu ez diren kasuetan, norberaren arrazoiengatik lantokian ez agertzeko, edo lantokitik alde egiteko, nahitaez erabili beharko dira norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak.

Baimen eta lizentziak ematen direnean, eman beharko da kasuan kasuko baimenaren edo lizentziaren xedea betetzeko behar-beharrezkoa den denbora. Denbora tarte horretan, honako hauek sartuko dira: lantokitik kontsultara joateko eta etortzeko langileak behar duen denbora, edo baimenaren edo lizentziaren xedeko egintza egin behar den lekura joateko eta etortzeko behar duen denbora, bai eta, adinagatik edo mugikortasun arazoengatik ahaideren bati lagundu behar zaion kasuetan, hura etxetik edo antzeko batetik hartzeko eta bertara itzultzeko behar den denbora ere.

Langilea lantokitik igaro gabe zuzenean joaten bada kontsultara edo baimenaren xedeko egintza egin behar den lekura, baimenean hara joateko zentzuzko tarte bat jasoko da, langileak kontsulta medikotik lantokira itzultzeko behar duen denbora adina, edo gertaera eragilea egiten den tokitik lantokira itzultzeko behar duen denbora adina; era berean, langilea ez bada lantokira itzultzen kontsulta medikoa edo baimenaren xedeko egintza bukatu ondoren, baimenean zentzuzko tarte bat sartuko da, lantokitik kontsulta medikora joateko erabili duena adinakoa, edo baimenaren xedeko egintza egiten den lekura joateko erabili duena adinakoa.

Aurreko apartatuetan adierazitako kasuak alde batera utzita, langileak arrazoi partikularrengatik lanera huts egiten badu edo lantokitik atera nahi badu, tartean izan gabe goian adierazitako arrazoi berariazkorik, nahitaez erabili beharko ditu norberaren aferetarako baimen ordainduko orduak, edo ebazpen honen bigarren puntuan ezarritako ordu-poltsakoak, eta halakoetan, lanera huts egiteak edo ateratzeak baimentzeko, lehentasuna emanen zaie lan-bizitza eta familia bateragarri egitearekin lotutako betebeharrak betetzeko kasuei.

Bosgarrena.–Deikazteluko Udaleko Erregistro Orokorra 09:00etatik 14:00ra arte egonen da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ortziralera.

Seigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Deikazteluko Udalaren iragarki-taulan ere.

Zazpigarrena.–Ebazpen hau igortzea Deikazteluko Udaleko Langileen Departamentura, eta hurrengo osoko bilkuran honen berri ematea, organo horrek egiten duen hurrengo bilkura arruntean.

Deikaztelun, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Miguel Ángel Remírez Hermoso.

Iragarkiaren kodea: L2419215