2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
LIZARRA
Lan publikoaren eskaintza 2024rako
Alkatetzaren abenduaren 31ko 1202/2024 Ebazpenaren bidez, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua eta harekin bat datozen xedapenak onesten dituen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuan ezarritakoa betez, onetsi egin da Lizarrako Udaleko lan publikoaren eskaintza 2024rako. Hona hemen egonen diren lanpostuak:
1.5.–Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: Euskara nahitaezkoa (B2).
1.6.–Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
1.7.–Mandataria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
1.10.–Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
1.11.–Administrari-ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
4.4.–Kirol-koordinatzailea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
4.9.–Pintura geletako irakaslea; lanaldi partzialeko lan-kontratuduna, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: Euskara nahitaezkoa (B2).
4.15.–Ikastetxe publikoko eskolazaina; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: Euskara nahitaezkoa (B2).
4.16.–Eskolazaina-Mantentze lanak; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
4.20.–Gazteriako teknikaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
4.21.–Kultura teknikaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
5.25.–Gizarte-hezitzailea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: Euskara nahitaezkoa (B2).
6.2.–Lorezaintzako ofiziala; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
6.6.–Zerbitzu anitzetako enplegatua; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
6.11.–Zerbitzu anitzetako enplegatua; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. D maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
7.4.–Udaltzaingoko agente lehena; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
7.17.–Udaltzain-agentea; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
7.30.–Udaltzaingoko agente lehena; funtzionarioen araubidekoa, oposizio bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: Euskara nahitaezkoa (B2).
8.1.–Eskoletako zuzendaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. A maila. Hizkuntz-eskakizunak: ez du hizkuntza-eskakizunik.
9.1.–Berdintasuneko teknikaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. C maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
10.1.–Ingurumeneko teknikaria; funtzionarioen araubidekoa, oposizio edo oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. B maila. Hizkuntza-eskakizuna: ez du hizkuntza-eskakizunik.
Eskaintza hau handitzen ahalko da, dagokion hautapen prozesuak dirauen bitartean, udaltzain-agentearen lanposturik hutsik bada, eta horretarako bide ematen badu Estatuak administrazio publikoetarako finkatzen duen ordezkatze-tasaren portzentajeak.
Administrazio bidea agortzen duen ebazpen honen kontra, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita edo,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lizarran, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2419245