12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2024ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2025. urterako aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, eta xedatu zuen jendaurrean edukitzea hamabost egun balioduneko epean, erabaki honen ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin bat. Jakinarazten da aipatu epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartuko dela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikuluarekin bat.

Gazolatzen, 2024ko azaroaren 26an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2500184