2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
Izen ofiziala aldatzea
Osoko Bilkuraren erabakia, kideen legezko kopuruaren gehiengo osoz hartua, Gazteluberriko Udalak izen elebiduna behin betiko onesten duena.
AURREKARIAK:
Gaur egun, Nafarroako Toki Entitateen Erregistroan jasota dagoenez, udalerriak izen bakarra du, gaztelaniaz: Castillonuevo.
Kontsulta egin zaio Euskarabidea - Nafarroako Euskararen Institutuari, euskarazko izendapen berrirako gomendatutako formaren inguruan, eta horren ondoren, Gazteluberriko Udalak nahi du udalerriak izen elebiduna izan dezan.
Hasierako erabakia jendaurrean jarri zen, hilabeteko epean, toki entitatearen iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, eta orain honako erabaki hau hartzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 25.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz:
Lehenbizikoa.–Behin betiko onestea euskarazko izena gehitzea gaur egun Udalak duen gaztelaniazko izen bakarrari.
Beraz, hemendik aurrera Udalak izen hauek izanen ditu:
Gaztelaniazko izena: Castillonuevo.
Euskarazko izena: Gazteluberri.
Otsailaren 28ko 5/2018 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, izen ofizial horien adierazpen grafikoa, elkarrekin joan behar dutenean, honako hau izanen da: Castillonuevo / Gazteluberri.
Bigarrena.–Erabaki hau toki administrazioaren arloan eskumenak dituen Nafarroako Gobernuko departamentuari igortzea, Nafarroako Gobernuak erabaki honen lehenengo puntuaren edukia onets dezan, egoki diren izapideak egin ondoren.
Hirugarrena.–Erabaki hau igortzea Euskarabidea - Euskararen Nafar Institutuari, jakinaren gainean egon dadin.
Laugarrena.–Xedatzea izendapen berriak erabil daitezela, Nafarroako Gobernuak onetsi ondoren, toki entitatearen erabilera guztietan (euskarri informatikoak, paperak, hizkuntza-paisaia...), bat etorriz otsailaren 5eko 5/2018 Foru Dekretuak ezarritako arauekin (foru dekretu horren bidez irizpideak ezartzen dira Nafarroako biziguneen izenak erabiltzeko eta haiek grafikoki adierazteko).
Gazteluberrin, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Xabier Alfaure Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L2418129