2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Berriozarko Udalak, 2024ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025. urteko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean jarriko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluarekin.
Erreklamaziorik izan ezean, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.
Berriozarren, 2024ko abenduaren 19an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2419060