12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Lan-egutegia eta egun baliogabeak 2025erako

Honako hauek kontuan hartuz: abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legea; abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldiaren lanordu-kopurua arautzen duena Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen diren Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako; ekainaren 12ko 493/2024 Ebazpena, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, ezartzen dituena Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025eko jaiegunen egutegi ofiziala, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan jaiegunei eta egun baliogabeei buruz aplikatu beharreko gainerako araudia. Eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeak ematen didan ahalmena erabiliz.

Alkatetza honek ebatzi du:

1. Onestea 2025eko jaiegunen lan-egutegia Barillasko Udaleko langileendako.

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.

–Abuztuaren 7a: San Migel.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Aurreko puntuan adierazitako egunak bezala, larunbatak eta igandeak egun baliogabetzat hartuko dira epeak zenbatzeari dagokionez.

2. Barillasko udal bulegoetan jendea hartzeko ordutegia izanen da 13:00etatik 15:00etara bitartekoa, astelehen, astearte, asteazken eta ostiraletan, salbu eta inoiz aldatu beharra badago, zerbitzuaren inguruko arrazoiak direla eta; azken kasu horretan, behar den denboraz jakinaraziko da.

Hala ere, bulegoak itxita egonen dira abuztuaren 6an, 8an, 18an, 19an eta 20an, eta irailaren 8an.

Barillasen, 2025eko urtarrilaren 8an.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2500166