2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARBARIN
2025erako karga-tasak. Hasierako onespena
2025erako zerga-tasen proposamena ikusita, eta denok ados gaudela, aho batez erabaki da:
2025eko ekitaldirako karga-tasa hauek onestea:
–Hiri-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,50.
–Landa-lurraren gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga. 1eko indizea.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean lursailaren balioari aplikatu beharreko koefizienteak izanen dira urtarrilaren 24ko 3/2019 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoak (foru lege horren bidez, aldatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea). Karga-tasa legezko gutxienekoa izanen da tarte guztietarako; %8koa, alegia.
Barbarinen, 2024ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Carmen Puerta Extremera.
Iragarkiaren kodea: L2419236