12. ALDIZKARIA - 2025eko urtarrilaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

166E/2025 EBAZPENA, urtarrilaren 9koa, Trafiko Zerbitzuko zuzendariak emana, 2025ean Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituena.

Ebazpen honen xedea da trafikoa arautuko duten neurri bereziak ezartzea zenbait ibilgailuri eta ibilgailu multzori, bide segurtasunean, mugikortasunean eta zirkulazioaren arintasunean arazoak izaten ahal diren egunetan. Egun horiek hainbat faktore kontuan hartuta aukeratu dira, hala nola Nafarroako Foru Komunitateko eta beste lurralde mugakideetako jaiegunen egutegia, asteburuak, urtaroetako oporraldien hasiera edo bukaera aldiak, zubiak eta zirkulazioaren baldintzei eragin diezaieketen beste gertakari batzuk.

Urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bategineko 18. artikuluak trafiko agintaritzari esleitzen dio trafikoa arautzen duten neurri bereziak hartzeko ahalmena, gomendagarria denean zirkulazioaren segurtasun edo arintasun arrazoiengatik edo ingurumen arrazoiengatik. Besteak beste, azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onetsitako Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluek neurri horietako batzuk zehazten dituzte, eta haiek hartzeko prozedura arautzen dute. Nafarroako Foru Komunitatean, Barne Zuzendaritza Nagusiak neurri horiek hartuko ditu, apirilaren 4ko 252/2023 Errege Dekretuak, Estatuko Administrazioak trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloan dituen eginkizunak eta zerbitzuak Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzekoak, xedaturikoaren arabera, zehazki B) ataleko 7. puntuan.

Aurrekoagatik guztiagatik, Barneko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 10eko 267E/2024 Ebazpenean, langileen, kontratazio publikoaren eta trafikoaren, ibilgailu motordunen zirkulazioaren eta bide segurtasunaren arloko zenbait eskudantzia Trafikoko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkionean, eta 254/2023 Foru Dekretuan, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuaren egitura organikoa arautzen duenean, xedatutakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

–Lehena.

Nafarroako Foru Komunitatean jarraian aipatzen diren zirkulaziorako murriztapenak ezartzea 2025ean, hargatik ukatu gabe aldi baterako ezar daitezkeen bestelako murriztapenak:

A) Kirol probak, txirrindularien ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak.

Azaroaren 21eko 1428/2003 Errege Dekretuak onetsitako Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 55. artikuluan eta II. eranskinean xedatutakoaren arabera, eta ikuskizunak eremu publikoetan baimentzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 8ko 44/1990 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat, osorik edo hein batean Nafarroako bide publikoetan egiten diren kirol jarduerei aplikatzen baitzaie, Nafarroako Foru Komunitateko hiriarteko bide publikoetan, ebazpen honen I. eranskinean adierazten diren egun eta orduetan, ez da kirol proba bakar bat ere baimenduko, ezta haren aldeko txostenik eginen ere, ezta beste edozein ekitaldi ere, lehiaketa izan ala ez, galtzada edo bazterbideak okupatzea badakar, edo zirkulazioan edo bide segurtasunean eraginik izan badezake; horien artean ez dira baimenduko, bereziki, bidearen ohiz kanpoko erabilera egiten dutenak eta trafikoaren zainketa eta kontrolerako polizia unitate eskudunen eskolta behar dutenak.

Arestian aipatutakoaren salbuespen gisa, eta trafikoa zaintzeko ardura duen agintaritzak txostena eman ondoren, honako hauetarako baimena ematen ahalko da:

–Nazioartekoak, eta Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak edo nazioz gaindiko antzeko erakunderen batek antolatutakoak.

–Arrazoi sozial edo tradizionalengatik garrantzitsuak diren ekitaldiak; ekitaldi horrek autonomia erkidegoan edo tokian-tokian aurreikusitako joan-etorrien arintasunean eta segurtasunean duen eragina baloratuko da.

–Irteera edo itzulera operazioak tarteko, ibilgailu intentsitate handiagoa duten bideetan eraginik ez dutenak, horiek estaltzeko agenterik bada.

–Hauteskunde prozesuekin bat datozenak, baldin eta boto eskubideaz baliatzea bermatzen bada hauteslekuetara iristen lagunduta, horiek estaltzeko agenterik bada.

Nolanahi ere, salbuetsita daude kirol-probak eta bestelako ekitaldiak, osorik ibilbide alternatiboak dituzten hiri barruko bideetan eta zeharbideetan egiten badira, eta, halaber, bidezidorretan, nekazaritzako bideetan eta baso-bideetan egiten badira.

Kirol-proba egiteko bide motaren araberako murrizketak ezartzeari dagokionez, berariazko baimena izan ezean ez da baimenik emanen kirol-probarik egiteko, ezta horren aldeko txostena eginen ere, ibilbidea Nafarroako Errepideen Foru Sareko autobide edo autobietan eta PA-30 errepidean barna (Iruñeko ingurabidea) eraman nahi bada. Berariazko salbuespen hori ibilbide alternatiborik ez egoteari lotuta egonen da.

B) Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuak.

Debekatua dute Nafarroako Foru Komunitatean zirkulatzea, zirkulazioaren noranzko guztietan, arriskuaz ohartarazteko arauzko panel laranja eraman behar duten ibilgailuek, Salgai Arriskutsuen Errepideko Garraioari buruzko Europako Akordioaren (ADR) arabera, ebazpen honen VI. eranskinean ("A. Murrizketa arruntak" atala eta "B. Murrizketa espezifikoak" atala) adierazitako bide-tarteetan eta egun eta orduetan; debekatua dute, halaber, gehieneko masa baimendua (GMB) edo multzoaren gehieneko masa (MGM) 7.500 kilogramo baino gehiagokoa duten ibilgailuek ere, II. eranskinean adierazitako bide-tarteetan eta egun eta orduetan. Debeku horietatik salbuetsita daude ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren gaiak garraiatzen dituzten ibilgailuak, bertan zehazten diren baldintzetan, eta aplika dakiekeen beste edozein murrizketa bete beharra ukatu gabe.

Salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek erabili beharreko ibilbideak. Espainiako lurraldean salgai arriskutsuen errepideko garraioaren eragiketak arautzen dituen otsailaren 14ko 97/2014 Errege Dekretuaren 5. artikuluari eta Salgai Arriskutsuen Errepideko Garraioari buruzko Europako Akordioari (ADR) jarraituz, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek ondoren aipatzen diren ibilbideak erabili beharko dituzte:

1.–Banaketarako joan-etorriak: salgai arriskutsua azken hartzaileei edo kontsumitzaileei banatzea helburu duten joan-etorrietan ibilbide egokiena erabiliko da, bai bide segurtasunaren aldetik, bai trafikoaren arintasunaren aldetik, eta ahalik eta distantzia txikiena eginen dute ohiko errepideetan, salgaia entregatzen duten tokira arte.

Herrietatik kanpoko ingurabideak edo saihesbideak daudenean, aitzakiarik gabe erabili beharko dira eta, betiere, herrigunetik urrunen dagoena; zamalanak egiteko bakarrik sartzen ahalko da herrian eta, betiere, entrega egiteko tokitik hurbilen dagoen sarbidetik, ezinbesteko arrazoi justifikatuak izan ezean.

2.–Bestelako joan-etorriak: joan-etorriaren abiaburua edo helmuga ebazpen honen VI. eranskinean jasota dagoen RIMP (Salgai Arriskutsuetarako Ibilbide Sarea) sarearen barrenean badaude, salgai arriskutsuak garraiatzen dituzten ibilgailuek nahitaez erabili beharko dituzte haien ibilbidean.

Joan-etorrien abiaburua edo helmuga, edo biak, RIMP saretik kanpo badaude, martxaren noranzkoan sare horretan sartzeko ahalik eta hurbilen dagoen ohiko errepideetan barna eginen dira joan-etorriak, galtzada bakarreko bideetan barnako ibilbidea ahalik eta laburrena izan dadin. Arrazoi beragatik, salgaiaren helmugatik hurbilen den irteera hartuko da RIMP saretik ateratzeko.

RIMP saretik kanpo dauden ibilbide tarteetan, bide segurtasunaren eta trafiko arintasunaren aldetik egokien den bidea erabiliko da, eta aitzakiarik gabe erabili beharko dira herritik kanpo dauden ingurabideak edo saihesbideak, halakorik bada, eta bat baino gehiago izatera, herritik urrunen dagoena; zamalanak egiteko baino ez da herrigunean sartuko eta beti entrega gunetik hurbilen dagoen sarbidean barna, ezinbesteko arrazoi justifikatuak izan ezean.

Betiere, hemen aipatutakoez bestelako bideetatik barna ibiltzeko, baimen berezia beharko da, ebazpen honen hirugarren atalean xedatutakoaren arabera emanen dena.

Zilegi da RIMP saretik ateratzea joan-etorrien abiaburua edo helmuga gidariaren ohiko bizilekua denean, eguneko edo asteko atsedena hartzeko edo ibilgailuaren konpontze edo mantentze-lanak egiteko; betiere, ADRn zehaztutako aparkatze baldintzak bete beharko dira. Kasu horietan, nora doan gidaria, handik hurbilen den irteera hartuko da RIMP saretik ateratzeko.

3.–Aurreko paragrafoetan ezarritakoa ez da aplikatuko salgai arriskutsuen garraioa, zamagatik, kopuru mugatuagatik edo garraio motagatik, ADRn jasotako salbuespen baten arabera egiten denean.

C) Salgaiak garraiatzeko ibilgailuak edo ibilgailu multzoak, gehieneko masa baimendua (GMB) edo multzoaren gehieneko masa (MGM) 7.500 kg baino gehiagokoa dutenak.

1.–Gehieneko masa baimendua (GMB) edo multzoaren gehieneko masa (MGM) 7.500 kg baino gehiagokoa duten ibilgailuek edo ibilgailu-multzoek debekatua dute Nafarroako Foru Komunitateko bide publikoetan zirkulatzea II. eranskinean adierazitako egun eta orduetan.

Aurreko debekua ez zaio aplikatuko ebazpen honen IV. eranskinean aipatzen diren salgaiak garraiatzen dituzten ibilgailuen zirkulazioari.

2.–Salgaiak garraiatzeko lau ardatz edo gehiagoko ibilgailuek eta ibilgailu multzoek debekatuta dute igarotzeko zirkulatzea, urtarrilaren 1eko 00:00etatik abenduaren 31ko 24:00etara, N-121-C errepidean, 1,85 eta 4,00 KPen artean Tarazonako noranzkoan.

Igarotzeko zirkulatzen duten salgaien garraioko ibilgailu astuntzat eta ibilgailu astunen multzotzat hartzen dira Nafarroako Foru Komunitatetik datozen eta, haien helmugagatik Logroñorantz, AP-68 errepidea erabiliz Errioxako Erkidegoan barna igaro behar dutenak, ibilgailuan daramaten salgaiak kontrolatzeko agirian edo dokumentazio baliokidean hala ezarrita baldin badago.

3.–Bide segurtasuna hobetzea ezbehar kopuru handiko tarteetan.

Ibilgailuen eta bide-tarteen ezaugarrien arabera: bide segurtasuna, mugikortasuna eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko, eta zenbait ibilgailuren zamaren berezko arriskugarritasuna dela eta, neurri murriztaileak ezarri behar dira, ebazpen honen VIII. eranskinean aipatzen diren errepide tarteetan salgaien garraiorako ibilgailu edo ibilgailu multzo jakin batzuen zirkulazioari eragiten diotenak, ezbehar kopurua gutxitzeko eta bide-tarte horietako erabiltzaile guztien bide segurtasuna hobetzeko.

Horregatik, aldi baterako, etorkizunean eginen diren berariazko jarduketek erabiltzaileen bide segurtasuna bermatu arte, tarte horietan ibiltzen diren ibilgailu astunen proportzioa murriztuko da, kontuan hartuta ibilbide alternatiboak daudela, eta murrizketa horrek eragiten dien ibilgailuek horiexek erabili beharko dituztela, trazadura hobea eta edukiera handiagoa dituztelako.

Salbuespenak. Murriztapen horretatik salbuetsirik daude:

  • Ibilgailuek edo ibilgailu multzoek garraiatzen dituzten salgaien jatorria edo helmuga –ibilgailuan daramaten garraio gutunaren edo agiri baliokidearen arabera– sarbide bakarra tarte mugatuetatik duen herri bat bada, ezinbesteko ibilbide txikiena egin beharko dute, behar bezala justifikatuta.
  • Errepidean laguntza emateko zerbitzuan aritzen diren ibilgailuak.
  • Beren zama zatiezina delako edo eraikuntza ezaugarriengatik zirkulatzeko baimen berezia duten ibilgailuak edo ibilgailu multzoak, haien ibilbideak murriztapenaren eraginpeko tartea osorik edo zati batean hartzen duenean.
  • Tarte mugatuaren barruan egiten diren joan-etorriak, ezinbesteko ibilbide laburrenean, nahitaez ibilbide beretik itzuliz gero eta behar bezala justifikaturik: helmuga edo jatorria gidariaren ohiko bizilekua edo ibilgailuaren helbideratze tokia denean; eguneko edo asteko atsedenaldia egin behar denean, edo nahitaezko etenaldia; ibilgailua konpondu edo mantentzeko lanak egin behar direnean, edo hornitze edo zuzkitze lanetan.
  • Salbuespenezko egoeretan, larrialdietan edo zerbitzu publikoko egoeretan, trafikoa zaintzeaz eta diziplinaz arduratzen diren agintaritzako agenteek murriztapen hori duten ibilgailuen zirkulazioa baimentzen ahalko dute.

D) Ibilgailu bereziak eta zirkulatzeko baimen osagarria behar duten ibilgailuak, ezaugarri teknikoengatik edo garraiaturiko zama zatiezina delako, baimendutako gehieneko masak edo neurriak gainditzen badituzte.

Egutegiaren eta bide-tarteen arabera: ebazpen honen II. eranskinean eta VI. eranskinean adierazten diren egun eta orduetan.

Salbuespenak:

  • Murriztapen hori ez zaie aplikatuko, nahitaez aipaturiko ordutegi murriztuan zirkulatu behar duten ibilgailuei, suteen prebentzio eta itzaltze lanetan, ingurumena babesten, errepideetako baldintzak mantentzeko eta giza bizitzak salbatzeko lanetan aritzeko. Horretarako, joan-etorria hasten denean, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroari baimen osagarriaren zenbakia edo, halakorik ezean, ibilgailuaren matrikula jakinaraziko zaio, bai eta egin beharreko premiazko zerbitzua eta ibilbidea ere, hasieratik helmugaraino.
  • Nekazaritzako makineria eta obra edo zerbitzuetako makineria, zirkulaziorako baimen osagarririk behar ez badute, salbuetsita egonen dira ebazpen honen VI. eranskinean aipatzen diren murriztapenetatik.
  • Errepideko sorospen zerbitzurako ibilgailu bereziak salbuetsita egonen dira ebazpen honen II. eranskinean eta VI. eranskinean ezarritako murriztapenetatik.
  • Gehienez bost ardatzeko (horiek barne) goratze garabiak salbuetsita egonen dira ebazpen honen VI. eranskineko B) epigrafean jasotako berariazko murriztapenetatik.
  • Ezbeharren bat gertatzen bada eta berehala zerbitzu makina autopropultsatuak eta goratze garabiak jarri behar badira gertaeraren tokian, Foruzaingoko Aginte eta Koordinazio Zentroari jakinarazi beharko diote baimen osagarriaren zenbakia edo, halakorik ezean, ibilgailuaren matrikula, bai eta zein ibilbide eginen duten ere, abiapuntutik helmugaraino.

E) Murriztapen osagarriak.

Ustekabeetan edo aparteko inguruabarretan, zirkulazio arinagoa edo seguruagoa lortzeko beharrezkotzat jotzen denean, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, trafikoaren zaintzaz eta diziplinaz arduratzen diren agintaritzako agenteek zehaztuko dituzte murrizketak, neurri egokiak behar den denborarako hartuta.

F) Txirrindulariak maiz ibiltzen diren bideetako murriztapenak.

Bizikleta erabiltzaileen eta zirkulazio bideen gainerako erabiltzaileen arteko bizikidetasuna bermatzearren, eta hortaz, haien guztien bide segurtasuna hobetzearren, agintaritza eskudunak ibilgailu mota guztien abiadura mugatzen ahalko du egun eta ordu tarte jakin batzuetan, hala erabakitzen den Nafarroako Foru Komunitatearen sareko errepideetan.

Era horretako mugak ezarrita dituzten errepideak helburu horretarako seinaleztatuta daudenak izanen dira. Bide bakoitzaren seinaleetan jasoko da zenbaterainoko mugak aplikatzen diren kasu bakoitzean, egunei, orduei, ukitutako ibilgailuei eta abiadura mugei dagokienez.

G) Baldintza meteorologikoengatiko murriztapenak.

Salbuespenezko egoeretan, trafikoa arinagoa izan dadin, Nafarroako Trafiko Zerbitzuak edo, hala badagokio, trafikoaren zaintzaz eta diziplinaz arduratzen diren agintaritzako agenteek zirkulazioa erregulatzeko neurri egokiak hartuko dituzte, besteak beste honakoak:

  • Fenomeno meteorologiko bortitzak gertatzen direnean, 3.500 kg-tik gorako GMBa duten kamioiek, autobusek, autobus artikulatuek eta ibilgailu multzoek errepidearen eskuinaldeko erreian ibili beharko dute nahitaez, eta ez dute abiadura txikiagoan doan ibilgailurik aurreratzen edo gainditzen ahalko, Zirkulazio Erregelamendu Orokorraren 37. eta 39. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, hargatik ukatu gabe ibilgailu jakin batzuetarako zirkulazio murriztapenak ezartzea.

H) Obrak egiteko murriztapenak.

Trafikoaren ezaugarri bereziak direla eta, ibilgailuen mugimendu handiak egiten diren bitartean eta bide segurtasuna eta trafikoaren arintasuna hobetze aldera, beharrezkoa izanen da Barne Zuzendaritza Nagusiko Trafiko Zerbitzuko arduradunen eta Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko arduradunen arteko koordinazioa, organo horrek baimentzen baititu errepideetako obrak.

Aurreko paragrafoan aipatutakoaz gain, bidearen titularra den organoak garaiz jakinaraziko dizkio Nafarroako Trafiko Zerbitzuari arrazoiak tarteko eta premiaz VII. eranskinean jasotako egun eta orduetan egin behar diren obrak.

–Bigarrena.

Ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Ebazpen honek 2025. urte osoan izanen ditu ondorioak, eta, betiere, 2026. urterako Nafarroako Foru Komunitatean trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzen dituen ebazpena onetsi arte, I. eta II. eranskinetako data zehatzetarako murriztapenak izan ezik.

–Hirugarrena.

Ebazpen honen aurka, administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan xedaturikoari jarraikiz.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi errekurtsoa jartzen ahalko dute, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunean, baina, hala ere, Nafarroako Gobernuari aurretiazko errekerimendua egiten ahalko diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

–Laugarrena. Zehapen araubidea.

Ebazpen honetan jasotako neurriak ez betetzea, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginean xedaturikoaren arabera arau-haustetzat jotzen bada, arau horretan aurreikusitako moduan zehatuko da. Trafikoa kudeatzeaz arduratzen diren agintaritzako agenteek, horretara behartua dagoenak egin ezean, ibilgailua bidetik kendu eta esleituriko lekuan biltegiratzen ahalko dute, baldin eta ibilgailuen edo oinezkoen zirkulazioari arrisku larria badakarkio edo eragozpen larriak sortzen badizkio, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu bateginaren 105. artikuluaren arabera (urriaren 30eko 6/2015 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako testu bategina).

–Bosgarrena. Murriztapenak kentzeko salbuespenezko kasua.

Salbuespen gisa, Trafiko Zerbitzuak, zirkulazioaren baldintzen arabera, baimena ematen ahalko die ebazpen honetan ezarritako murriztapenek ukituriko ibilgailuei zirkulatzeko, ezarritako data horietan. Horretarako, behar diren jarraibideak emanen dizkie trafikoa kudeatzeaz eta neurria egoki hedatzeaz arduratzen diren agintaritzako agenteei.

Iruñean, 2025eko urtarrilaren 9an.–Trafiko Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Boulandier Herrera.

I. ERANSKINA.–KIROL PROBETARAKO, TXIRRINDULARIEN IBILALDIETARAKO ETA BESTELAKO EKITALDIETARAKO MURRIZTAPENAK

HASIERA

BUKAERA

EGUNA

ORDUA

EGUNA

ORDUA

Igande eta jaiegun guztiak

15:00

Igande eta jaiegun guztiak

24:00

Urtarrilaren 1a

00:00

Urtarrilaren 1a

24:00

Martxoaren 7a

15:00

Martxoaren 9a

24:00

Martxoaren 15a

00:00

Martxoaren 15a

24:00

Apirilaren 16a

15:00

Apirilaren 21a

24:00

Uztailaren 1a

00:00

Uztailaren 1a

24:00

Uztailaren 4a

15:00

Uztailaren 14a

24:00

Uztailaren 31

15:00

Abuztuaren 2a

24:00

Abuztuaren 14a

15:00

Abuztuaren 16a

24:00

Abuztuaren 29a

15:00

Abuztuaren 30a

15:00

Urriaren 19a

00:00

Urriaren 19a

24:00

Urriaren 31

15:00

Azaroaren 1a

24:00

Azaroaren 28a

15:00

Azaroaren 29a

15:00

Abenduaren 2a

15:00

Abenduaren 3a

15:00

Abenduaren 5a

15:00

Abenduaren 6a

15:00

Abenduaren 24a

15:00

Abenduaren 25a

24:00

Abenduaren 31

15:00

Abenduaren 31

24:00

II. ERANSKINA.–SALGAIAK, ORO HAR

7.500 kg baino gehiagoko GMBa edo MGMa duten ibilgailuek edo ibilgailu multzoek Nafarroako Foru Komunitateko bide publikoetan zirkulatzeko, murriztapen hauek bete beharko dira:

–Xabierraldiak:

  • Martxoaren 8a, larunbata, 05:00etatik 20:00etara.
  • Martxoaren 15a, larunbata, 04:00etatik 19:00etara.
    • NA-127 errepidea, 0 kilometro puntutik 4,450 kilometro puntura.
    • NA-2420 errepidea, 0 kilometro puntutik 38,200 kilometro puntura.
    • NA-5410 errepidea, 0,360 kilometro puntutik 12,180 kilometro puntura.
    • NA-5411 errepide osoa.

–Luzaideko bolantak:

  • Apirilaren 20a, igandea, 08:00etatik 16:00etara.
    • NA-135 errepidea, 45 kilometro puntutik (Auritz) 66,490 kilometro puntura.

III. ERANSKINA.–SALGAI ARRISKUTSUAK: GAI SALBUETSIAK

1.–Beti, salbuespena eskatu beharrik gabe:

–Etxean erabiltzeko gas likidotuak, botilatan edo zisternatan, banaketa puntuetara garraiatzeko edo kontsumitzaileei eramateko.

–Gasolina-zerbitzuguneak hornitzeko gaiak.

–Norberaren kontsumoko zentroetarako erregaiak, errepideko garraioko ibilgailuak hornitzeko.

–Trenaren bidezko garraioa hornitzeko erregaiak.

–Portu, aireportu eta suteen aurkako urtaroko baseetarako erregaiak, itsasontziak eta aireontziak hornitzeko.

–Berokuntzako gasolioak, etxean erabiltzekoak.

–Osasun zentroen funtzionamendurako behar diren gasak, baita partikularrei eramaten zaizkien gasak ere, etxeetan osasun laguntza emateko; bi kasuetan, destino horiek dituztela frogatuz gero.

2.–Salbuespena eskatu eta justifikatuta, eta ADRn eta baimenean zehaztutako garraio baldintzak beteta.

–Industria zentroek etengabe funtzionatzeko ezinbestekoak diren produktuak.

–Abiapuntua eta helmuga osasun zentroetan duten produktuak, 1. atalean kontuan hartu gabeak.

–Salgai arriskutsuen garraioa itsas portuetatik eta aireportuetatik edo haietara, debekatuta dauden egunetan nahitaez garraiatu behar direnean.

–Pirotekniako materiala.

–Beste gai batzuk, aparteko inguruabarrengatik ezinbestean garraiatu behar direnak.

IV. ERANSKINA.–SALGAIEN SALBUESPENAK, ORO HAR

–Animalia bizien garraioa.

–Salgai galkorren garraioa, hau da, Salgai Galkorren Garraioari buruzko Nazioarteko Akordioaren (ATP) 3. eranskinean jasotakoak, baita fruta eta barazki freskoak ere,akordio horren 1. eranskinean adierazitako definizioak eta arauak betetzen dituzten ibilgailuetan. Nolanahi ere, salgai galkorrak ibilgailuaren zama edukiera erabilgarriaren erdia izan beharko du gutxienez, edo ibilgailuaren zama bolumen erabilgarriaren erdia.

–Sociedad Estatal Correos y Telégrafos SA sozietatearen ibilgailuak, posta zerbitzu unibertsalaren barruan posta bidezko bidalketak garraiatzeko direnak, astelehenetik ostiralera, biak barne.

–Neguko bidezaintza kanpainan, urgarriak garraiatzen dituztenak, errepideetako zaintza egokia ziurtatzeko.

–Errepideko laguntza zerbitzuko garabiak (V-24 seinalea).

–Suteak itzaltzeko, ingurumena babesteko, errepideetako bide baldintzak zaintzeko eta giza biziak salbatzeko lanetan presaz erabiltzen diren ibilgailuak, aipaturiko ordutegi murriztuan nahitaez ibili behar dutenak. Horretarako, joan-etorria hasten denean, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroari baimen osagarriaren zenbakia edo, halakorik ezean, ibilgailuaren matrikula jakinaraziko zaio, bai eta egin beharreko premiazko zerbitzua eta ibilbidea ere, abiapuntutik helmugaraino.

–Zerbitzuetako makina autopropultsatuak eta goratzeko garabiak, ezbeharra gertatu den tokian berehala eta presaz agertzea behar den istripuen kasuan, Foruzaingoaren Aginte eta Koordinazio Zentroari baimen osagarriaren zenbakia edo, horrelakorik ezean, ibilgailuaren matrikula jakinarazi ondoren, bai eta zein ibilbide eginen duten ere, abiapuntutik helmugaraino.

–Feria, erakusketa eta ikuskizunetarako edo kirol, kultur, hezkuntza edo politika arloko ekitaldietarako instalazioekin kargatutako ibilgailuak.

–Prentsarako ez beste ezertarako garraioa.

–Indar Armatuen ibilgailuak eta Defentsa Ministerioak kontrataturiko garraio-enpresenak, materiala eta ekipoa garraiatzen dutenak kanpoan eragiketak edo ariketak egiteko, bai eta populazio zibilari laguntzeko misioak egiten dituzten edozein motatako ibilgailu militarrak ere.

–Ikus-entzunezko komunikabideetako unitate mugikorren garraioa.

–Garraiatutako produktuak kalean saltzeko fabrikatutako ibilgailuak.

–Larrialdietan arreta emateko ibilgailuak.

–Premia biziko zerbitzuen (linea elektrikoa, gasa, ura, telefonia, zuntz optikoa komunikabideetarako) oinarrizko instalazioak konpontzeko beharrezko materiala garraiatzen duten edo sostengu ematen duten ibilgailuak.

–Hutsik doazen ibilgailuak, aipatutako garraioekin zerikusia dutenak.

V. ERANSKINA.–SALGAI ARRISKUTSUETARAKO IBILBIDE SAREA (RIMP)

BIDEA

IBILBIDEA

A-1

391,68 kilometro puntua (Arabako muga) - 405,45 kilometro puntua (Gipuzkoako muga, Etzegarate)

AP-15

0,20 kilometro puntua (AP-68ko lotunea) - 112,15 kilometro puntua (A-15 eta A-10 lotunea, Irurtzun)

A-15

112,15 kilometro puntua (AP-15 eta A-10 lotunea, Irurtzun) - 139,76 kilometro puntua (Gipuzkoako muga)

A-10

0,00 kilometro puntua (A-15 eta AP-15 lotunea, Irurtzun) - 30,44 kilometro puntua (Arabako muga)

A-21

6,39 kilometro puntua (AP-15eko lotunea, Noain) - 51,81 kilometro puntua (Zaragozako muga)

A-12

4,12 kilometro puntua (AP-15eko lotunea, Zizur Nagusia) - 78,18 kilometro puntua (Errioxako muga)

AP-68

162,50 kilometro puntua (Errioxako muga) - 166,90 kilometro puntua (Errioxako muga)

AP-68

20,70 kilometro puntua (Errioxako muga) - 237,00 kilometro puntua (Zaragozako muga)

NA-5001-A

0,00 kilometro puntua (Garraioaren Hiria, Imarkoain) - 1,60 kilometro puntua (AP-15eko lotunea, NA-5001-B)

NA-5001-B

0,00 kilometro puntua (NA-5001-A) - 1,17 kilometro puntua (AP-15eko lotunea)

VI. ERANSKINA.–GUZTIENTZAKO MURRIZTAPENAK

A) Orokorrak:

–Igandeak eta jaiegun nazionalak edo autonomia erkidegokoak, 08:00etatik 24:00ak arte.

–Jaiegun nazionalen bezpera, asteazken edo ostegunak badira, 16:00etatik 24:00ak arte.

Asteburuak

Jaiegunak

–Elkarren segidako jaiegun bat baino gehiago izanez gero, igandeak barne, murriztapenak lehenengoan 08:00etatik 15:00ak arte aplikatuko dira soilik, eta azkenekoan, igande edo jaiegunari dagokiona aplikatuko da. Gainerako jaiegunak murriztapenik gabe geldituko dira.

–Gainera, lehen jaiegunaren bezperan, larunbata ez bada, murriztapena 16:00etatik 24:00etara aplikatuko da.

B) Espezifikoak:

–Apirilaren 20a, igandea.

–Uztailaren 1a, asteartea.

–Abuztuaren 1a, ostirala.

C) Trafikoa zaintzeaz arduratzen diren kidego eta indarren artean eskolta zerbitzua behar duten garraio bereziak, edo autoeskolta araubidean ibiltzen direnak eta haien laguntza behar dutenak:

–Astero, ostiraleko 15:00etatik igandeko 24:00ak arte.

–Uztailaren 7ko (astelehena) 00:00etatik uztailaren 14ko (igandea) 24:00ak arte, A-I edo A-68tik igarotzeko zirkulatzen dutenak izan ezik. Igarotzeko zirkulatzen dutela ulertuko da haien ibilbideak Nafarroako Errepideen Katalogoko beste bideei eragiten ez dienean.

VII. ERANSKINA.–ERREPIDEKO OBRAK ETETEA 2025. URTEAN

2025. urtean, zirkulazio librea eta zirkulazioaren arintasuna bermatzeko, errepideen titularra den erakundeari eskatzen zaio zirkulazio plataformari eragiten dioten obrak bertan behera uzteko, egun hauetan:

HASIERA

BUKAERA

EGUNA

ORDUA

EGUNA

ORDUA

Apirilaren 16a

15:00

Apirilaren 21a

24:00

Ekainaren 27a

15:00

Uztailaren 1a

24:00

Uztailaren 31

15:00

Abuztuaren 3a

24:00

Abuztuaren 29a

15:00

Abuztuaren 31

24:00

Azaroaren 28a

15:00

Abenduaren 8a

24:00

VIII. ERANSKINA.–ZIRKULAZIORAKO ALDI BATERAKO MURRIZTAPENAK, BIDE SEGURTASUNA HOBETZEKO ETA ISTRIPU KOPURU HANDIA DUTEN TARTEETAN

Urteko egun guztietan (0:00etatik 24:00etara):

ERREPIDEA

HASIERA

BUKAERA

IBILGAILU
MUGATUAK

NORANZKOA

K.P.

HERRIA

K.P.

HERRIA

NA-8607

0

Puiu

4,730

Tafalla

GMBa>7,5 Tm.

Gorantz

NA-8607

4,680

Tafalla

6,510

Tafalla

GMBa>7,5 Tm.

Beherantz

NA-8608

0

Tafalla

1,440

Tafalla

GMBa>7,5 Tm.

Beherantz

Iragarkiaren kodea: F2500354