2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATETZ
2025erako lan-egutegia
Atezko Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkura berezian, 2025erako lan-egutegia onetsi zuen, honela:
Hortaz, erabaki da Atezko Udaleko langileendako ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025erako jaiegunak hauek izanen direla:
–Urtarrilaren 1a, asteazkena: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a, astelehena: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko bigarrena.
–Maiatzaren 1a, osteguna: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a, ostirala: Santiago eguna.
–Abuztuaren 15a, ostirala: Ama Birjinaren Jasokundea.
–Azaroaren 1a, larunbata: Santu Guztien eguna.
–Abenduaren 3a, asteazkena: San Frantzisko Xabierkoa - Nafarroaren Eguna.
–Abenduaren 6a, larunbata: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a, astelehena: Ama Birjina Sortzez Garbia.
Abenduaren 25a, osteguna: Eguberri eguna.
Horrez gain, irailaren 29a herriko zaindariaren eguna izanen da.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2025ean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren egunak.
Atezko Udaleko urteko lanaldiak 1.592 lanordu izanen ditu, honela banatuta:
A) Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutu izanen da. Ordutegiari dagokionez, 8:00etatik 15:00ak arte lan egin beharko da; gainerako 20 minutuak egiteko langileek malgutasuna izanen dute, 07:40tik 08:00ak arte eta 15:00etatik 15:20ra arte.
B) Jendea hartzeko eta Erregistro Orokorra irekitzeko ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.
C) Organo administratibo eskudunek arauz ezarritako oporrak honelaxe emanen dituzte: oporraldi luze bat edo bi, eta urtean zehar hartzeko zazpi egun solte baino ez, zerbitzuaren beharrek aukera ematen dutenean.
Horrez gain, langileek aukeratu eta hartzeko 3 egun izanen dira, norberaren arazoetarako. Alkatetzari aurretik eskatu behar zaizkio behar adina denboraz, eta justifikatu.
Era berean, martxoaren 29ko 12/2023 Foru Legearen arabera dagozkien egunak hartzen ahalko dituzte langileek. Lege horrek Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina aldatzen du, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia.
Betiere, 2025erako, orokorrean, Nafarroako Administrazio Publikoetarako behin betiko ezartzen den urteko lanaldiak baldintzatuko du urteko lanaldiaren iraupena. Horren ondorioetarako, aldaketaren bat izanez gero, behar diren doikuntzak eginen dira.
Horrenbestez, honako hau erabaki da, gehiengo osoa izanik:
Lehena.–Onestea 2025erako lan egutegia.
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Atezko Udalaren iragarki-taulan.
Eritze Atetzen, 2024ko abenduaren 31n.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.
Iragarkiaren kodea: L2419201