2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ASARTAKO KONTZEJUA
2025eko aurrekontua. Hasierako onespena
Asartako Kontzejuak, 2024ko abenduaren 11n egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Asartan, 2024ko abenduaren 18an.–Kontzejuburua, Luisa Lucila Monreal Oroquieta.
Iragarkiaren kodea: L2500161