119. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

61/2025 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ematen baita "Gran Eguibil" emakidaren lehenbiziko luzapena eta ezartzen baita "Eguibil" eta "Gran Eguibil" emakidak ustiatzeko baterako proiektuaren leheneratzeari lotutako bermea.

1.–Aurrekariak.

Industriako zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 1188/1997 Ebazpenaren bidez, "Gran Eguibil-3.215" izeneko C ataleko baliabideak ustiatzeko emakida eman zitzaion Cementos Portland SAri (gaur egun Cementos Portland Valderrivas SA), 30 urteko indarraldirako, epe berdinetan luzatzeko aukerarekin, gehienez ere 90 urtera arte.

Berrikuntza eta Enpresako zuzendari nagusiaren irailaren 14ko 01659DGE/2011 Ebazpenaren bidez, "Eguibil-3.212" ustiategiaren emakidaren lehen luzapena eman zitzaion Cementos Portland Valderrivas SAri, beste 30 urterako.

2016ko maiatzaren 30ean, Cementos Portland Valderrivas SAk "Eguibil" eta "Gran Eguibil" emakiden lanak "Eguibil, 3.212 zenbakia" izenekoan kontzentratzeko baimena luzatzeko eskaera aurkeztu zuen.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren apirilaren 9ko 18/2018 Ebazpenaren bidez, "Eguibil" eta "Gran Eguibil" emakiden lanak "Eguibil" emakidan metatzeko baimena luzatzeko baldintzak aldatu ziren, eta Cementos Portland Valderrivas SAri eskatu zitzaion "Eguibil" eta "Gran Eguibil" bi emakiden baterako ustiapen proiektua aurkezteko eta, horrekin batera, baita ingurumen-inpaktuaren azterketa eta leheneratze plana ere.

Errekerimendu horri erantzunez, 2020ko ekainaren 30ean, Cementos Portland Valderrivas SAk Olaztin eta Ziordian "Eguibil" eta "Gran Eguibil" ustiatzeko baterako proiektua aurkeztu zuen.

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 648E/2024 Ebazpenaren bidez, ustiapen proiekturako ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen, zeinak barne hartzen baitzuen leheneratze planari buruzko txosten bat.

Energia, Enpresa I+G+B eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 3/2025 Ebazpenaren bidez onetsi zen Olaztin eta Ziordian "Eguibil" eta "Gran Eguibil" emakidak egiteko baterako ustiapen proiektua eta haren leheneratze plana.

2.–Emakidaren epea.

2023ko maiatzaren 15ean, Cementos Portland Valderrivas SAk eskatu zuen luza zedila Industriako zuzendari nagusiaren abenduaren 9ko 1188/1997 Ebazpenaren bidez emandako "Gran Eguibil" emakida.

Eskaera horri ez zaio berariaz erantzun Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 3/2025 Ebazpenean.

3.–Bermea.

Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 23ko 3/2025 Ebazpenean adierazten denez, egiaztatu da "Cementos Portland Valderrivas SAk gaur egun jarritako bermea nahikoa dela onesten den leheneratze planari estaldura emateko".

Hala ere, Ingurumeneko zuzendari nagusiaren abuztuaren 5eko 648E/2024 Ebazpenean honako hau ezartzen zen: "Beharrezkotzat jotzen da 2011ko ingurumen-inpaktuaren adierazpenean jasotako abala eguneratzea, KPIaren igoerarekin, eta, era berean, %25 gehituta, okupazio eremua handitzeagatik".

Aurrekoa ikusita, Meatzeen Atalak ofizioz berrikusten du egoera, eta honako hau egiaztatzen du:

–Gaur egun Cementos Portland Valderrivas SAk jarritako bermea 915.857,67 eurokoa da.

–Abuztuaren 5eko 648E/2024 Ebazpenaren arabera, bermeak 1.333.733,22 eurokoa izan behar du.

Enpresak gaur egun 915.857,67 euroko bermea duenez jarrita, bi zenbatekoen arteko aldea jartzen ahalko du, edo osoa jarri eta jarritako bermea itzultzeko eskatu.

Berme hori bost urtean behin eguneratu beharko da, kontsumoko prezioen indizearen (KPI) aldaketaren arabera.

4.–Ebazpen proposamena.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, eta Meategiei buruzko uztailaren 21eko 22/1973 Legean eta Erauzketa-industrien hondakinak kudeatu eta meategietako jarduerak eragindako tokiak babestu eta birgaitzeari buruzko ekainaren 12ko 975/2009 Errege Dekretuan xedatutakoa kontuan hartuta, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuak "Gran Eguibil, 3215 zenbakia" izeneko emakidaren lehen luzapena ematea proposatzen du, 30 urterako, eta bermea 1.333.733,22 eurotan finkatzea, leheneratze planaren ondoriozko betebeharrei aurre egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta erabiliz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Cementos Portland Valderrivas SAri "Gran Eguibil" ustiatzeko emakidaren lehen luzapena ematea (erregistro-zenbakia: 3215), 30 urterako. Luzapena 2027ko abenduan hasiko da, eta 2057ko abenduan amaituko.

2. 1.333.733.22 euroko bermea ezartzea, onetsitako leheneratze planaren ondoriozko betebeharrei aurre egiteko. Enpresak gaur egun 915.857,67 euroko abala duenez jarrita, bi zenbatekoen arteko aldea jartzen ahalko du, edo osoa jarri eta jarritako bermea itzultzeko eskatu. Berme hori bost urtean behin eguneratu beharko da, kontsumoko prezioen indizearen (KPI) aldaketaren arabera.

3. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuari, Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Cementos Portland Valderrivas SAri, Olaztiko ehiza barrutiari, Rosa María Igoa Mundiñanori eta alegazioak egin dituzten gainerako pertsonei –jakinarazpenak jasotzeko helbidea: Olaztiko (31809) Kale Nagusiko 57 zenbakiko 1.B–, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea bukatzen, eta haren kontra jartzen ahal dela gora jotzeko errekurtsoa, zuzenduko baitzaio Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako kontseilariari, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan adierazi beharko da espediente zenbakia.

6. Ebazpen hau jakinaraztea Olaztiko eta Ziordiako udalei eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta aditzera ematea ezen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 21ean.–Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia, Garbiñe Basterra Olóriz.

Iragarkiaren kodea: F2507462