2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZARBEIBARKO MANKOMUNITATEA
2025eko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, eta jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea), behin betiko onetsi dira Mankomunitate honen 2025eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2024ko 259. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 10ean.
Diru-sarrera eta gastuen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 2.861.400,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 246.766,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.050,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 92.621 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 3.210.837,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 208.862,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.663.352,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 5.500,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 7.300,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 269.623,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 56.200,00 euro.
Gastuak, guztira: 3.210.837,00 euro.
Aurkeztutakoaren arabera, Arga Izarbeibarko Zerbitzuak SL merkataritza-sozietateak 2.266.339,36 euroko gastuak eta diru-sarrerak aurreikusten ditu 2025. urterako.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:
a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Garesen, 2025eko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, Steven A. Leiper Ocariz.
Iragarkiaren kodea: L2507837