2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VIANA
Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat. Zati batean deuseztatzea
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako otsailaren 28ko 46/2025 eta apirilaren 4ko 91/2025 epaien bidez (74/2024 eta 114/2004 prozedura arrunten gainekoak dira, hurrenez hurren), zati batean deuseztatu da honako ordenantza hau: Ordenantza fiskala, tasak arautzen dituena herriko jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko, energia elektrikoa garraiatzeko eta banatzeko instalazioentzat, gasbideentzat eta bestelako oliobideentzat (2023ko 268. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 29an). Zehazki, deuseztatu dena da lurgaineko aprobetxamendu berezia linea elektronikoak paratzeko (%2,5eko karga-tasa), bai ordenantzaren 4. artikuluan (kuantifikazio-araubidea) bai tarifen eranskinean.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2025eko maiatzaren 21ean.–Alkate udalburua, M.ª Blanca Yolanda González García.
Iragarkiaren kodea: L2507277