119. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TABARKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

Aditzera ematen da Tabarko Kontzejuak 2025eko otsailaren 19an hasiera batez onetsi zituela Tabarko Kontzejuaren 2025eko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak. Erabaki hori jendaurrean jarri da udal bulegoetan, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurrean egoteko aldia iraganik, aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat hartuko da, jarraikiz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Tabarren, 2025eko maiatzaren 30ean.–Kontzejuko burua, Iñaki Beorlegui López.

Iragarkiaren kodea: L2507892