119. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN VICENTEKO KONTZEJUA

2025eko aurrekontua. Hasierako onespena

San Vicenteko Kontzejuak, 2025eko maiatzaren 19an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2025eko aurrekontu orokor bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

San Vicenten, 2025eko maiatzaren 30ean.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Iriarte Garcia.

Iragarkiaren kodea: L2507893