2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
PAMPLONA
Aldketa, Udal Antolaketari buruzko dekretuarena
Iruñeko Udaleko Alkatetzak honako dekretu hau eman zuen bi mila eta hogeita bosteko maiatzaren bederatzian:
DAL 09-MAY-25 (1/AL).
«IKUSIRIK Udal Antolaketari buruzko DAL 15-ENE-24 (3/AL) Alkatetza Dekretua, zeina aldatu egin baitzuten DAL 22-ENE-24 (2/AL), DAL 19-FEB-24 (1/AL) eta DAL 23-OCT-24 (1/AL) dekretuek, eta beharrezkoa denez gero dekretu horren edukian zenbait aldaketa egitea,
XEDATZEN DUT:
Lehena.–3.3 A) artikuluaren 7. puntua aldatzea, eta honela jartzea:
–Udalaren zeharkako estrategiak, planak, programak eta proiektuak bultzatu, kudeatu eta koordinatzea, baldin eta Udalaren alor bati baino gehiagori eragiten badiete eta horietako bati eskuordetutako eskumenari ez badagozkio, hala nola Hiri Behatokia, udal-kudeaketarako plana, Geografia Informazioko Udal Sistema, nekazaritzako elikagaien gaineko politikaren garapena eta klima-aldaketa arindu eta horra egokitzeko politika.
Bigarrena.–3.7 B) artikuluaren 1. puntua aldatzea, eta honela jartzea:
–Irisgarritasunaren Ardura duen Unitatearen eta Mugikortasuneko Zerbitzuaren bidez, buru jardutea –zerikusia duten gainontzeko alorrekin elkarlanean–, batetik, Iruñeko hirian irisgarritasun unibertsala eta integrala bermatzeko behar diren neurriak hartzeko, eta bestetik, mugikortasun jasangarriko politikek eragindako aldaketa fisikoak diseinatzeko eta betearazteko.
Dekretu hau 2025eko maiatzaren 9an sartuko da indarrean, kontuan hartu gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratzen den.»
Iruñean, bi mila eta hogeita bosteko maiatzaren hogeita seian.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L2507693