2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELO
2025eko aurrekontuaren behin betiko onespena, alegazioak hein batean baietsirik
Eloko Udaleko 2025eko ekitaldirako aurrekontuen behin betiko onespenaren iragarkia argitaraturik, eta egiaztaturik hasierako onespena argitaratu eta geroko jendaurreko epean aurkeztutako alegazioak ez direla ebatzi (2024ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 9koan).
Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztu 25-00320 gora jotzeko errekurtsoaren ondorioz, alegatzailearen nahiak onartu dira, eta baita horiei erantzuna eman eta udal honetako 2025erako aurrekontuak behin betiko onetsi, Udal honetako osoko bilkuraren akatsa zuzenduz, hori baita erabaki hau hartzeko organo eskuduna.
Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedaturikoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Iraganda udal honen 2025eko aurrekontuak hasiera batez onetsi ondoko jendaurreko aldia, eta jendaurreko epe horren barnean Lasheras jaunak alegazio bat aurkeztu baitzuen.
Eloko Udalak, 2025eko maiatzaren 20an egin osoko bilkuran, hein batean onetsi du aipatu alegazioa eta alegazio egileari dokumentazioa igorri zaio, gainerako alderdietan aipatu alegazioa ezetsirik, eta behin betiko onetsi ditu Eloko Udalaren 2025eko ekitaldirako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Diru-sarrera eta gastuen laburpena, kapituluz kapitulu:
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 224.650,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 10.000,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 43.790,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 238.750,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 77.045,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 0,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 594.235,00 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 30.200,00 euro.
2. kapitulua.–Gastu arruntak: 299.715,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 239.320,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 25.000,00 euro.
Gastuak, guztira: 594.235,00 euro.
Hori guztia aditzera ematen da, eta ohartarazten da ezen honako errekurtso hauek jar daitezkeela behin betiko onetsitako aurrekontuaren aurka:
a) Zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Eta, hautara, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Elon, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, María Isabel Azpiroz Cilbeti.
Iragarkiaren kodea: L2507659