119. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkatetzaren eskuordetza ezeztatzea eta bigarren alkateordea izendatzea

Alkatetzaren maiatzaren 26ko 8/2025 Ebazpenaren bidez, baliorik gabe utzi da alkatearen eskuordetza eginkizunak Cristina Zudaire Landa lehen alkateordearen eskuetan uzten dituena (7/2025 Ebazpenari jarraikiz egindakoa); izan ere, Oihana Beraza Martínezek Alkatetza hartu du, 2025eko maiatzaren 26tik aurrerako ondorioekin.

Alkatetzak 2025eko maiatzaren 26an eman 9/2025 Ebazpenaren bitartez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan xedatuaren arabera, Sara Chandía Garriz bigarren alkateorde izendatu da.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Metautenen, 2025eko maiatzaren 27an.–Alkatea, Oihana Beraza Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2507720