119. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

3. poligonoko 1030. lurzatiaren Hiri Jarduketarako Plan Berezia (PEAU). Hasierako onespena

2025eko maiatzaren 30ean, hasiera batez onetsi zen Etxarri Aranazko 3. poligonoko 1030. lurzatiaren Hiri Jarduketarako Plan Berezia.

Sustatzailea da Asier Urkia Ijurra.

Lurralde Antolamendu eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoarekin bat, espediente hau jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Etxarri Aranatzen, 2025eko maiatzaren 30ean.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.

Iragarkiaren kodea: L2507887