119. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Bigarren aldaketa plantilla organikoan. Udaltzainburuaren ordainsaria

Corellako Udalak, 2025eko maiatzaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Kontuen Ganberak, 2024ko uztailean emandako txostenean, gomendatzen zuela behin-behineko langileen (udaltzainburua halakoa da) ordainsaria planteatzea zenbateko global moduan, non ulertzen baita ordainsari-kontzeptu guztiak daudela sartuta, eta hortaz, ezinen dutela ordainsari osagarririk jaso beste kontzeptu batzuengatik (adibidez: mailako soldata, osagarriak, aparteko orduak, guardiak eta abar).

Kontuan hartuz Ogasunaren, Kontuen eta Langileen Batzordearen txostenak, 2025eko maiatzaren 8koak.

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Onestea 2025eko plantilla organikoaren bigarren aldaketa, honela:

Onestea Corellako udaltzainburuaren lanpostuari dagokion ordainsari ekonomikoa: 58.000 euro urtean. Hemen adierazitako zenbatekoa urtero eguneratuko da, Estatuko aurrekontu orokorren legeetatik eratorritako langile publikoen ordainsarien igoeren arabera.

Bigarrena.–Jendaurrean paratzea hamabost egun baliodunean, iragarkia Udaleko iragarki-taulan jarrita, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea ere, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Corellan, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L2507267