2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Lehen aldaketa plantilla organikoan. Udaltzainen osagarriak
Corellako Udalak, 2025eko maiatzaren 15ean egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:
Udalak 2024ko abenduaren 20an egin osoko bilkuran, onetsi ziren Corellako Udalaren eta Hogar de San José erakunde autonomoaren 2025erako plantilla organikoa eta lan-eskaintza.
Kontuan hartuz honako hauetan xedatutakoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. artikulua (LFD horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina) eta 6/1990 Foru Legea.
Kontuan hartuz Corellako Udaltzaingoko Lanpostuen Balorazioari buruzko Txostena izeneko agiria, 2025eko martxoaren 6koa, Nafarroako Industriaren Elkarteak (AIN) egina.
Kontuan hartuz Ogasunaren, Kontuen eta Langileen Informazio Batzordearen txostenak, 2025eko maiatzaren 8koak.
ERABAKITZEN DA:
Lehena.–Onestea 2025eko plantilla organikoaren lehen aldaketa, honela:
LANPOSTUEN ZERRENDA
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | MAILA | SARBIDEA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | BERARIAZKO OSAGARRIA, UDALTZAINGOA | LANALDIAREN LUZAPENEKO OSAGARRIA | BURUTZAKO OSAGARRIA | PRESTASUNEKO OSAGARRIA | BATERAEZINTASUNEKO OSAGARRIA | ADMINISTRAZIO-EGOERA |
Agente lehena | 1 | C | KIL | | 32,09 | 45 | | 10 | | | Hutsik (bitarteko gisa betea) |
Agente lehena | 1 | C | KIL | | 32,09 | 45 | | 10 | | | Hutsik (bitarteko gisa betea) |
Udal agentea | 12 | C | O | | 28,64 | 45 | | | | | Jardunean (1 iraungitzekoa, agente lehenaren lanpostua betetzean) |
Udal agentea | 1 | C | O | | 28,64 | 45 | | | | | Jardunean, iraungitzeko (agentearen erretiroa) |
Udal agentea | 1 | C | O | | 28,64 | 45 | | | | | Jardunean, iraungitzeko. Bitartekoa (kaboaren erretiroa) |
Udal agentea | 3 | C | O | | 28,64 | 45 | | | | | Hutsik |
Lanpostuko osagarria, AINek Corellako Udaltzaingoko lanpostuez eginiko balorazioaren arabera (2025-3-6). KIL = kategoriaz igotzeko lehiaketa. O = oposizioa. |
Bigarrena.–Jendaurrean paratzea hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratuta Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Corellan, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2507266