2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Akats zuzenketa honako hauen hasierako onespenean: herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmenak, Udalaren eta partikularren artean
Corellako Udalak, 2025eko maiatzaren 15ean egin ohiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik Udalbatzak, 2025eko apirilaren 11ko osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batez onestea herri-ondasunak berreskuratzeko transakzio-hitzarmen batzuk Udalaren eta honako interesdun hauen artean:
1. Silvia Garbayo Alvero (16. poligonoko 516. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2024/18.
2. Remedios Berdonces Sanz (15. poligonoko 876. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/1.
3. Jesús Guadalupe Garbayo Alvero (16. poligonoko 498., 499., 500. lurzatiak) CONVENIOS_T_EDP/2025/3.
4. Joaquina Ayala Orta (15. poligonoko 854. lurzatia) CONVENIOS_T_EDP/2025/7.
Ikusirik honela dioela erabakiaren bigarren puntuak: "Jendaurrean jartzea erabakia, hilabetez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten".
Ikusirik erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta gero Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalak ohartarazi duela jendaurrean egoteko aldia ez datorrela bat oinarri partikularretan 15. eta 16. poligonoetarako ezarritako epearekin. Izan ere, kasu horietarako ezarritako jendaurreko epea 30 egunekoa da.
Horiek horrela, honako hau ERABAKITZEN DA Udalbatzeko kideen gehiengo osoz:
Lehena.–Corellako Udalak hartutako erabakiaren bigarren puntua zuzentzea. Hortaz, honela geratzen da idatzita:
Bigarrena.–Jendaurrean jartzea erabakia, 30 egunez, iragarkia paratuz Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, bizilagunek eta interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Corellan, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Gorka García Izal.
Iragarkiaren kodea: L2507265