2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AMESKOABARRENA
Kontzejuen hirigintzako eskumenen eskuordetzea onartzea
Ameskoabarrengo Udalak, 2025eko maiatzaren 7an eta 19an eginiko osoko bilkura berezietan, onartu egin zituen udalari eskuordetutako hirigintzako eskumenak. Ekalako, San Martingo, Zudairiko, Barindanoko, Bakedaoko eta Artatzako kontzejuek erabaki dute eskuordetze hori.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan xedatua kontuan izanik, iragarki hau argitaratzen da.
Zudairin (Ameskoabarrena), 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L2507270