2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO
2025eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Alloko Udalak, 2025eko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, onetsi zuen 2025eko urterako plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean agindutakoari jarraikiz.
Espedientea bulegoetan jendaurrean jarri zen, hamabortz egunean, iragarkia 2025eko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 17koan, argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter zezaten eta egoki iruditzen zitzaizkien alegazio edo erreklamazioak aurkez zitzaten. Aipatu epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez zuenez, erran bezala, plantilla behin betiko onetsitzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoaren arabera.
Allon, 2025eko maiatzaren 29an.–Alkatea, Susana Castanera Gómez.
PLANTILLA ORGANIKOA
Lanpostuen zerrenda
1.–Izena: idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio-egoera: hutsik.
2.–Izena: administraria. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %15. Diruzaintza osagarri pertsonala: %10 (C mailakoa). Sarbidea: merezimendu bidezko egonkortzea. Administrazio-egoera: jardunean.
3.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %14, behin-behineko peoiak zuzentzeagatik. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Administrazio egoera: jardunean.
4.–Izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %9. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidezko egonkortzea. Administrazio egoera: jardunean.
5.–Izena: garbitzailea. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %16,45. Sarbidea: oposizio-lehiaketa bidezko egonkortzea. Administrazio egoera: jardunean.
Izenen zerrenda
Funtzionarioak:
2.–Zaracain Pérez, M.ª Blanca. Maila: C. Administraria. Antzinatasuna: 1994-09-01.
3.–Sarasola Seguin, Javier. Maila: C. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 1994-07-01.
4.–Aramendía Díaz, Ana Isabel. Maila: D. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Antzinatasuna: 2009-07-01.
5.–González Amador, Mirían. Garbitzailea. Maila: D. Antzinatasuna: 2016-04-01.
Administrazio-kontratudunak:
1.–Borda Martín, Daniel. Maila: A. Idazkari kontu-hartzailea. Antzinatasuna: 2020-01-01.
Iragarkiaren kodea: L2507838