1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
86/2025 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendatzen dituena.
Hezkuntzako kontseilariak martxoaren 29an emandako 42/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak izendapen askearen bidez hautatzeko, ebaluatzeko eta haien izendapena berritzeko arauak eman ziren.
Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren azaroaren 22ko 250/2024 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendarien lanpostuak izendapen askearen bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Bi ikastetxe bateratutan aurkeztu ziren hautagaiak: Energia Berriztagarrien Goi Mailako IBan (Imarkoain) eta Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa IBan (Iruña).
Deialdiaren zazpigarren oinarriaren 7.1 atalak adierazten duenez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Irakasleen Klaustroaren, Gizarte Kontseiluaren eta Balorazio Batzordearen nahitaezko txostenak jaso ondoren, izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuko du, eta ebazpena emanen du, argitaratutako deialdian sartu diren ikastetxe bateratu publikoetako zuzendari bakoitza izendatzeko, merezimendu-, gaitasun- eta publikotasun-printzipioen arabera. Era berean, 7.2 atalean ezartzen denez, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiak Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuari igorriko dio ikastetxe bateratuetako zuzendariak hautatzeko ebazpena, zuzendari guztiak izenda ditzan. Hautatutako pertsonak lau urterako izendatuko dira zuzendari, Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuaren ebazpen baten bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
Izendapenak eta lanpostuaz jabetzeak 2025eko uztailaren 1ean izanen dituzte ondorioak. Ordura arteko zuzendariak aurreko egunean utziko du kargua, ondorio guztietarako.
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 290/2025 Ebazpenaren bidez, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak hautatu dira, Hezkuntza Departamentuko Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 13ko 250/2024 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdiaren arabera.
Horiek horrela, Hezkuntza Departamentuko Langileriaren eta Azpiegituren zuzendari nagusiaren abuztuaren 31ko 1/2023 Ebazpenaren bidez eskuordetutako eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Izendatzea, 4 urterako, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendariak, eranskinean ageri den moduan. Izendapenak 2025eko uztailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
3. Ebazpen hau eta dagokion eranskina Hezkuntza Departamentuaren web-orrian argitaratzea (https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/informacion-laboral-rrhh), deialdiaren aipamenaren barruan.
4. Ebazpenaren eta eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusira, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura eta Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko Lanpostuak Betetzeko Atalera, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2025eko maiatzaren 15ean.–Irakasleak Hautatzeko eta Lanpostuak Betetzeko Zerbitzuko zuzendaria, Ricardo Iribas Latour.
ERANSKINA.–LANBIDE HEZIKETAKO IKASTETXE PUBLIKO BATERATUETAKO ZUZENDARIEN IZENDAPENA
HERRIA | IKASTETXEA | DEITURAK ETA IZENA | HASIERA | BUKAERA |
IMARKOAIN | ENERGIA BERRIZTAGARRIEN GOI MAILAKO IBa | MAIZA OCARIZ, JOSÉ LUIS | 2025eko uztailaren 1a | 2029ko ekainaren 30a |
IRUÑA | IB NAFARROAKO LANBIDE ESKOLA TEKNIKO SANITARIOA IBa | ANTÓN DEL CAMPO, MARÍA CONCEPCIÓN | 2025eko uztailaren 1a | 2029ko ekainaren 30a |
Iragarkiaren kodea: F2507147