118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

262E/2025 FORU AGINDUA, maiatzaren 19koa, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzen dituena.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, 29.artikuluan arautzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea, administrazio publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa babes zibilaren arlorako, eta batzordeari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko dela, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Orokorreko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena, eta 4. artikuluan haren osaera ezartzen du.

Aurrekoarekin bat etorriz, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariaren martxoaren 6ko 81E/2024 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea osatzen duten kideak izendatu ziren.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta Estatuko Administrazioan gerora zenbait izendapen egin direnez, bidezkoa da aipatutako foru aginduan izendatutako kideren bat eguneratzea.

Horregatik guztiagatik, eta Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duen martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak eguneratzea, ondotik ezarritakoaren arabera:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko kideei dagokien atalean:

–Garbiñe Basterra Olóriz andrea izendatzea, Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetzako zuzendari nagusia den aldetik, Uxue Itoiz Mariñelarena andrearen ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak.

–Francisco José Fernández Elizalde jauna izendatzea, Larrialdietako, Prebentzioko eta Babes Zibileko Zerbitzuko zuzendaria den aldetik, José Javier Boulandier Herrera jaunaren ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak.

b) Estatuko Administrazioko kideei dagokien atalean:

–Manuel Jesús del Collado Olivares jauna izendatzea, Polizia Nazionalaren Nafarroako goi burua den aldetik, José María Borja Moreno jaunaren ordez. Izendapenak ebazpen hau sinatzen denetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau izendatutako pertsonei jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2025eko maiatzaren 19an.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2507250