118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIANGO, AZAGRAKO, ANDOSILLAKO ETA CARCARKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

25-00543 gora jotzeko errekurtsoa, 2025eko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Interesdunei dei egiten zaie ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, gora jotzeko 25-00543 errekurtsoan, zeina jarri baitzuen María Garbiñe Larrarte Luuagak, Nafarroako Gizarte-hezitzaileen Elkargo Ofizialaren izenean eta hura ordeztuz, San Adriango, Azagrako, Andosillako eta Carcarko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak 2025eko plantilla organikoa behin betiko onesteko hartu zuen erabakiaren aurka. Erabakia 2025eko martxoaren 3an eman zen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean, San Adrianen.

San Adrianen, 2025eko maiatzaren 20an.–Mankomunitateko burua, José Luis Alcalde Echarri.

Iragarkiaren kodea: L2507236