118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZIBAR

Udal Planeko UE-4.4 eta 5.5 unitateen mugatze berriaren eta 4. areako UE-4.4 unitatearen xehetasun-azterketaren araudia

2003ko martxoaren 28an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen behin betiko onespena, Noain Elortzibarko Udal Planeko UE-4.4 eta 5.5 unitateen mugatze berriarena eta 4. areako UE-4.4 unitatearen xehetasun-azterketarena, zeinak Isa SLk eta Taula SLk eta Forcusak sustatu baitzituztuen, baina onetsitako hirigintza araudia, aldiz, ez zen argitaratu.

Beraz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hirigintza araudi hori, bat etorriz xedatutakoarekin uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 29.2 artikuluan (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Noain Elortzibarren, 2025eko maiatzaren 28an.–Alkate udalburua, Luis Maya Armendáriz.

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2507832