118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Udal ordenantza, arautzen duena udako eta Eguberrietako ludotekaren 2025eko prezio publikoa. Behin betiko onespena

Azkoiengo Udalak, 2025eko martxoaren 28an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen duena udako eta Eguberrietako ludotekaren 2025eko prezio publikoa. Horren iragarkia argitaratu zen 2025eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 15ean.

Jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onesten da, eta osorik argitaratzeko agintzen, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 49. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Azkoienen, 2025eko ekainaren 3an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

ARAUA, ERREGULATZEN DUENA UDAKO ETA EGUBERRIETAKO LUDOTEKAREN 2025EKO PREZIO PUBLIKOA

Azkoiengo Udalak, kontziliaziorako tokiko itunak direla-eta, helburu nagusi izan du koordinatzea baliabideak, proposamenak, eginahalak eta planteamendu berriak, abian jar daitezen hainbat ekimen, bateragarri egiteko familia, lana eta bizitza pertsonala, geure herriko ikuspuntutik.

Atzemandako arazo nagusietako bat da oporraldietan falta direla haurrentzako zerbitzuak. Behar hori, gainera, agertu da udalerri honi buruzko zenbait azterlanetan. Hori dela eta, lehentasuneko erabakia izan zen "ludoteka" zerbitzua sortzea, kontziliaziorako, udarako eta Eguberrietarako. Erabaki zen emaitzak positiboak izanez gero zerbitzuari eutsi eginen zitzaiola hurrengo oporraldietan. Horrenbestez, Azkoiengo Udalean finkatu egin da ludoteka zerbitzua, helburu nagusia izanik Azkoiengo herritarrek bateragarri egitea familia, lana eta bizitza pertsonala.

Orain arte, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Batzordeak antolatu eta arautu ditu ludoteka zerbitzuak, eta osoko bilkuran onetsi dira zerbitzuaren arauak eta prezio publikoak, batzorde horrek irizpena eman ondoan.

Arau erregulatzaile honen xedea da, hortaz, zerbitzua ematearen alderdi komunak arautzea, nahiz eta jakin ludoteka bakoitzaren alderdiak banan-banan hartu eta zehaztu behar direla.

Zerbitzua

Zerbitzuaren deskripzioa.

1. artikulua. Xedea.

1. Xedapen honen helburua da oinarrizko alderdiak arautzea Azkoiengo Udalak antolatzen duen ludoteka zerbitzurako, zehaztuz printzipio sozialak, betiere bete behar direnak zerbitzua ematean, eta erregulatuz horren prezio publikoa ezartzeko arau orokorrak.

2. Arau honek ezarritako esparruaren barnean, Gizarte Ongizate eta Berdintasuneko Batzordeak erabakiko ditu ludoteka bakoitzaren ezaugarriak, eta ondotik alkateak emandako dekretu bidez onetsiko dira.

2. artikulua. Ludoteka zerbitzuaren edukiak.

1. Azkoiengo Udalak ludoteka zerbitzua emanen du eskola-oporraldi bakoitzean. Hasiera batean, aurreikusi da 2025. urteko udarako eta Eguberrietarako programatzea.

2. Honako ordutegi hau aurreikusi da zerbitzurako:

–Udako ludoteka: astelehenetik ostiralera, ekainaren 23tik abuztuaren 29ra, 08:45etik 13:15era.

–Eguberrietako ludoteka: abenduaren 22n, 23an, 24an, 26an, 29an, 30ean eta 31n, eta urtarrilaren 2an, 5ean eta 7an, 08:45etik 13:15era.

Ordutegi hori aldatzen ahalko da ludoteka bakoitzean, baldin eta eusten bazaie artikulu honetan ezarritako egiturari eta zerbitzu motei.

3. Ludoteka bakoitza programatuko da kontuan hartuta partaideen gutxieneko eta gehieneko ratioa, aldez aurretik zehaztua adin talde bakoitzerako.

Ratio horiek irizpidetzat hartuko dira, bermatze aldera emandako zerbitzuen kalitatea eta bideragarritasun ekonomikoa.

3. artikulua. Zerbitzuaren helburuak.

1. Zerbitzuaren antolakuntzak eta eskaintzak kalitatea izan beharko dute helburu, nahiz eta horretarako defizit ekonomikoa sortu. Hala izanez gero, jokatuko da jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 32. artikuluari.

2. Hona hemen zerbitzuaren helburu orokorrak:

a) Erraztea Azkoiengo emakumezkoak eta gizonezkoak laneratzea eta gizarteratzea, eta egoera horri eustea.

b) Babesa ematea, bateragarri izan daitezen Azkoiengo gizonezkoen eta emakumezkoen familia, lana eta bizitza pertsonalak.

c) Herritarren parte-hartzea bultzatzea.

Orobat, honako hauek dira zerbitzuaren helburuak:

a) Seme-alabei kasu egiteko denbora faltagatik gurasoek izaten duten ezegonkortasun emozionala gutxitzea.

b) Seme-alabei kasu egiteak eta haiek zaintzeak familiari ekartzen dion gehiegizko zama arintzea, eta, hala, erraztasunak ematea aisialdiaz gozatzeko.

c) Udal instalazioen erabilera optimizatzea.

d) Jostatzeko eta hezteko zerbitzuen eskaintza handitzea 3 eta 12 urte bitartekoentzat.

e) Zerbitzuaren jarraitutasuna sendotzea.

f) Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko aukera-berdintasuna bultzatzea.

g) Gizonezkoen eta emakumezkoen arteko erantzukizun partekatua bultzatzea.

h) Esparru bat sortzea haurrak pertsona moduan haz daitezen, jolas- eta heziketa-jardueretan parte hartuz eta jostaketaren bidez.

i) Umeen artean bultzatzea ingurumena babestearen eta kontsumo arduratsuaren aldeko balioak eta jarrerak.

Zerbitzua kudeatzeko arauak

4. artikulua. Eremu subjektiboa.

1. Ludoteka zerbitzuak xede ditu Haur Hezkuntzako 1. mailatik Lehen Hezkuntzako 6. mailara bitarteko haurrak. Lehenik eta behin, lehentasuna izanen dute Azkoienen erroldaturik dauden haurrek; bigarrenik, etxetik kanpo lan egiten duten gurasoak dituztenek, eta familia gurasobakarra dutenekin jokatuko da etxetik kanpo lan egiten duten bi guraso dituztenekin bezala. Gurasoetako batek bakarrik lan egiten badu, lehentasuna emanen da, bietako bakar batek ere lan egiten ez dutenen aurretik.

2. Inskripzio epea bukatu ondoren egiten diren eskaerak kontuan hartuko dira baldin eta hala ahalbidetzen badute ludotekaren antolakuntzan aldez aurretik finkatutako ratioek.

5. artikulua. Familiak.

10. artikuluan zehazten den bezala, ekonomikoki lagunduko zaie inskripzio bat baino gehiago egiten duten familia-unitateei.

6. artikulua. Elkarlana Udalarekin.

1. Udalak konpromisoa hartzen du erraztasunak emateko, zerbitzua bideragarria eta eskuragarria izan dadin, eta, horretarako, laguntza ekonomikoak emanen ditu, jarraikiz ordenantza honen 3.1 artikuluari eta I. eranskinari.

2. Orobat, lagunduko du ahalik eta hobekien egin dadin jarduera, antolatzaileen esku utziz udal instalazioak eta behar diren gainerako bitartekoak.

7. artikulua. Kontratazioa.

1. Ludoteka zerbitzuaren kontratazioak beteko ditu Kontratu Publikoei buruzko Foru Legearen xedapenak.

Prezio publikoa

Ordainarazpenaren kudeaketa.

8. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezartzen da babes harturik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea, hain zuzen ere haren lehen tituluko III. kapituluaren 2. ataleko 2. azpiatala, eta haren 28. artikuluko baimena.

9. artikulua. Zenbatekoa eta ordaintzeko beharra.

1. Udako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoak honako hauek dira:

–Ekainaren 23tik abuztuaren 29ra: 230 euro.

–Ekainaren 23tik 27ra: 25 euro.

–Ekainaren 30etik uztailaren 31ra: 105 euro.

–Ekainaren 30etik uztailaren 11ra: 50 euro.

–Uztailaren 14tik 31ra: 55 euro.

–Abuztuaren 1etik 29ra: 100 euro.

–Abuztuaren 1etik 14ra: 50 euro.

–Abuztuaren 18tik 29ra: 50 euro.

2. Zaintza zerbitzua:

–07:45 - 08:45: 50 euro hilabetean, haur bakoitzeko.

–13:15 - 14:15: 50 euro hilabetean, haur bakoitzeko.

Zerbitzu honi ez zaio aplikatuko 10. artikuluan eta I. eranskinean ezarritakoa.

3. Eguberrietako ludoteka zerbitzuaren prezio publikoa 65 eurokoa izanen da epealdi osorako.

4. Aurreko arauak aplikatzean, baldin zerbitzuaren kostu osoa betetzen ez bada, jarraituko zaio Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeari, hain zuzen ere 32. artikuluaren 2. apartatuari, eta Udalak ordainduko du aldea, bai bere baliabideen bidez bai horretarako jaso dituen dirulaguntzen zenbatekoaren bidez.

5. Hala izanez gero, erakundearen aurrekontuetan kontsignatu beharko dira kasuan kasuko diru-zuzkidurak, ateratzen den aldea estaltzeko.

10. artikulua. Hobariak.

1. Familia-unitate beraren bigarren inskripziotik aurrera, prezio publikoak murriztu eginen dira. I. eranskinean zehaztuko da murrizketa hori. Deskontu hori ez da metatuko.

11. artikulua. Ordaintzera behartuta daudenak.

1. Arau honetako prezio publikoa ordaintzeko betebeharra sortzen da zerbitzua ematen hasten denetik. Hala ere, zerbitzua hasi aurretik zenbateko guztia ordaintzeko eskatuko da, jarraikiz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 34. artikuluari.

2. Onuradun guztiek ordaindu beharko dute prezio publikoa, edo, bestela, gurasoek edo zerbitzuez baliatu diren adingabeen tutoreek edo haien legezko ordezkariek, Udalak zehaztutako finantza-erakundeen bidez.

3. Onuraduna bertaratzen ez bada, administrazioari leporatu ezin zaizkion arrazoiengatik, berdin egonen da behartuta tasa ordaintzera. Aldiz, baldin ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, eta erantzukizuna ez bada prezio publikoa ordaintzera behartuta dagoenarena, halakoetan dagokion zenbatekoa itzuliko zaio.

4. Aipatutako epeetan ordaintzen ez diren zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira, bat etorriz uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuarekin.

5. Zerbitzua amaitzea edo etetea. Zerbitzua emateari uzten ahal zaio honako arrazoi hauengatik:

–Erabiltzaileak eskatuta: horrelakoetan, zerbitzuan baja ematen duenean, erabiltzailea behartuta egonen da 35 euro ordaintzera, eragindako gastuak konpentsatzeko, eta, orobat, behartuta egonen da ordaintzera zerbitzua hasi zenetik erabiltzaileak baja eman arteko zenbatekoa.

–Prezio publikoa ez ordaintzeagatik. Horrek ez du galarazten sortu eta ordaindu gabeko zenbatekoak kobratzea, premiamendu administratiboaren bidez.

–Zentroaren arauak behin eta berriz ez betetzeagatik.

–Zerbitzua guztiz kentzeagatik, Udaleko osoko bilkurak hala erabaki ondoren.

12. artikulua. Osoko bilkuraren eskumenak.

Udaleko osoko bilkurak izanen du onesteko eskumena.

I. ERANSKINA.–LUDOTEKA ZERBITZUA

1.–Eskaintzen den plaza kopurua.

90 plaza eskaintzen dira.

2.–Zerbitzuak emateko gutxieneko plaza kopurua.

–Uztailean: 40 erabiltzaile.

–Abuztuan: 10 erabiltzaile.

–Gehieneko ratioak:

  • Haur Hezkuntzako 1. maila: 15 ume monitore bakoitzeko.
  • Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak: 15 ume monitore bakoitzeko.
  • Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 6.era: 20 ume monitore bakoitzeko.

Behin betiko taldeak zehaztuko dira inskripzio epea bukatu ondotik, inskripzio kopuruaren arabera. Adinaren araberako haurren kopuruak ez badu zehazki bat egiten ezarritako ratioekin, talde mistoak egiten ahalko dira, baldin eta haurren kopuru osoak ez baditu gainditzen ezarritako ratioak, zuzkitu beharreko unitateak kalkulatzeko.

3.–Prezioaren %20ko hobaria izanen da inskribatutako bigarren umearengatik eta hurrengoengatik.

4.–Udalaren ekarpenak.

–Espazioak:

  • Udalak une bakoitzean eskura dauden instalazioen erabilera lagako du kanpalekuak egiteko.

–Ekarpen ekonomikoa:

  • Udalak behar den zenbatekoa emanen du defizitei aurre egiteko, halakorik gertatzen bada.
  • Udalak ordainduko du I. eranskinean ezarritako hobaria aplikatzearen ondoriozko zenbatekoa.
  • Udalak ordainduko du ludotekan erabiltzen diren instalazioak garbitzeko zerbitzua (langileak eta produktuak).

5.–Izen emateak.

Erroldatuek lehentasuna izanen dute erroldatu gabeen aurretik.

Lehentasuna izanen da guraso biek etxetik kanpo lan egiten dutenean. Hala ez denean, lehentasuna izanen du batek lan egiteak, bietako batek ere lan ez egitearen aurretik.

Familia gurasobakarren kasuan, aita edo ama horrek kanpoan lan egiten badu, jokatuko da bi gurasoek kanpoan lan egiten duten familiekin bezala.

Iragarkiaren kodea: L2507952