118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Honen bidez, jakinarazten da Josu Etxarri Sueskunek, Erriberriko alkateak, ebazpen bat eman duela alkatetzaren berezko eginkizunak lehen alkateorde Jorge Bacaicoa Berueteren esku uzteko, 2025eko maiatzaren 21ean eta 22an kanpoan egoteagatik.

Argitara ematen da, bete beharrez Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47.2 artikuluan xedatua; nolanahi ere, aipatu ebazpena ematen den egunetik aurrera izanen da indarrean.

Erriberrin, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Josu Etxarri Sueskun.

Iragarkiaren kodea: L2507258