118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULZKO KONTZEJUA

Aldaketa, Herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da Kontzejuak, 2021eko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea Eulzko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezkotzat jotzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin.

Jendaurreko aldian inork erreklamazio, kexa eta oharrik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, 325.1.c) artikuluko manuei jarraikiz; hala izanik ere, aipatu aldaketaren testua argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean, lege beraren 326. artikuluari jarraikiz.

Eultzen, 2025eko maiatzaren 20an.–Kontzejuko burua, Adrián Azkona Crespo.

Iragarkiaren kodea: L2507228