2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik
Cintruenigoko alkateak, 2025eko maiatzaren 16an, 2025-0168 Ebazpena eman zuen; hona hemen haren testu osoa:
"Herritik kanpo egonen naizenez egun hauetan: 2025eko maiatzaren 30ean eta 31n, ekainaren 1ean, 27an, 28an, 29a eta 30ean, uztailaren 1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean.
Ikusirik ezartzen dena apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea) eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,
EBAZTEN DUT:
1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak uztea udal honetako lehen alkateorde Francisco Javier Moreno Aragónen esku, honako egun hauetan: 2025eko maiatzaren 30ean eta 31n, ekainaren 1ean, 27an, 28an, 29a eta 30ean, uztailaren 1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean, 6an, 7an, 30ean eta 31n eta abuztuaren 1ean.
2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
4. Eskuordetze honek ondorioak izanen ditu 2025eko maiatzaren 30etik aurrera, eta argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan."
Cintruenigon, 2025eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2507220