2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2025ean
Aditzera ematen da Castejongo Udalak kobratuko dituela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2025eko zergaren ordainagiriak, bat etorriz Toki Ogasunei buruzko Foru Legean eta Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatutakoarekin.
Zergadunek beren banketxeetan helbideratutako ordainagiriak kasuan-kasuan helbideratutako kontuan kargatuko dira, eta helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, interesdunek ordaindu beharko dituzte nahitaez herriko banku bulegoetan.
Borondatez ordaintzeko epea 2025eko uztailaren 1ean bukatuko da.
Helbideratu gabeko ordainagiriak interesdunen helbideetara igorriko dira. Hala ere, zergadunak ez badu agiri hori jasotzen, Udalaren bulegoetan eskatu beharko du.
Borondatez ordaintzeko epea bukatuta, ordaindu gabeko ordainagiriak premiamendu bidez kobratuko dira, kasuan kasuko errekarguarekin.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga likidatzeko ebazpenaren aurka, administrazio bideari bukaera ematen baitio, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik hasita.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatez ordaintzeko azken egunetik aitzina.
Castejonen, 2025eko maiatzaren 15ean.–Alkatea, Noelia Guerra Lafuente.
Iragarkiaren kodea: L2507264