2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Udal Plan Orokorraren proiektua. Jendaurrean jartzea
Cabanillasko Udalak, 2013ko ekainaren 4an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen Udalaren hirigintza-plana eta ingurumen-eraginaren azterketa, udalkideek erabakia aho batez hartuta.
Hasierako onespen hori 2013ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 12an.
Ikusirik zer aldaketak egin diren Cabanillasko Udal Plan Orokorrari dagozkion agirietan, zeina udal honetan izapidetzen ari baita Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak adieraziriko determinazioak direla-eta, bidezko jotzen da berriz egitea jendaurreko informazioaren izapidea, jarduketa hori komenigarria izanik segurtasun juridikoko arrazoiengatik.
Cabanillasko Udal Plan Orokorrari dagozkion agiriak eskuragarri daude Cabanillasko Egoitza Elektronikoaren helbidean, Cabanillasko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian.
Cabanillasko Udalak, 2025eko maiatzaren 6an egin osoko bilkura arruntean, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita; orobat, argitara emanen da Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan. Hori guztia, herritarrek iradokizunak edo alegazioak aurkez ditzaten.
Cabanillasen, 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2507261