118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERBINTZANA

Ordenantza fiskalen tarifak 2025erako

Berbintzanako Udalak, 2024ko abenduaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Berbintzanako Udalaren ordenantza fiskalen tarifetan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeari jarraikiz –hain zuzen ere, 325.1.b) artikuluan xedatuari– erabaki hori 2024ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, baita Berbintzanako Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantza fiskalen aldaketak behin betiko onetsitzat jotzen dira, eta testu osoa argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Berbintzanan, 2025eko apirilaren 8an.–Alkatea, Ángel Asenjo Díez.

AGIRIAK IZAPIDETZEARI BURUZKO ORDENANTZA

Eskaera izapidetzea: obra txikia eta erantzukizunpeko adierazpena: 10 euro.

Eskaera izapidetzea: obra handia (+300.000), txosten bakoitzeko: 50 euro.

MUSEOARI ETA AZTARNATEGI ARKEOLOGIKOARI BURUZKO ORDENANTZA

Sarrera, gidaririk gabe:

–2 euro, helduentzat.

–1 euro, 12 urtetik 18ra bitartekoentzat.

–1 euro, 20 lagunetik gorako taldeentzat.

–1 euro, 65 urtetik gorakoentzat.

Sarrera, bisita gidatuarekin:

–4 euro, helduentzat.

–2 euro, 12 urtetik 18ra bitartekoentzat.

–2 euro, 20 lagunetik gorako taldeentzat.

–2 euro, 65 urtetik gorakoentzat.

Dohainik:

–12 urtetik beherakoentzat.

–Desgaitasunen bat duten pertsonentzat.

Hezkuntzako bisita hitzartuak:

–2 euro, ikasleentzat.

–1 euro, lantegi didaktikoetako ikasleentzat.

UDAL KIROLDEGIARI BURUZKO ORDENANTZA

Pilotalekuko pista alokatzea: aplikazioaren bidez.

–Pilotalekua alokatzea, argirik gabe: 1 euro.

–Pilotalekua alokatzea, argiarekin: 4 euro.

–Argi osagarriak, ordu erdia: 2 euro.

Padel pista alokatzea: aplikazioaren bidez.

–Udako denboraldian erabiltzea.

  • Igerilekuetako erabiltzaileentzat, leihatilaren/atezaintzaren orduetan, hobariarekin:
    • Padel pista alokatzea, argirik gabe: 4 euro.
    • Padel pista alokatzea, argiarekin: 5 euro.
  • Igerilekuetako abonua ez dutenentzat:
    • Padel pista alokatzea, argirik gabe: 8 euro.
    • Padel pista alokatzea, argiarekin: 10 euro.

–Udako denboralditik kanpo erabiltzea.

  • Padel pista alokatzea, argirik gabe: 8 euro.
  • Padel pista alokatzea, argiarekin: 10 euro.

UDAL HILERRIAREN ORDENANTZA

a) Ehorzketak:

–10 urte bitarteko aldia: 360 euro.

–Ehorzketa lehendik dagoen hilobian: 360 euro.

b) Hilobitik ateratze aurreratuak:

–Partikularrak kenduko du hilarria: 360 euro.

ORDENANTZA, HERRI-LURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA

b) Herritarrendako nekazaritzako aprobetxamendua:

–Lehorreko lurrak: 10 euro erreguko eta urteko.

g) IV-1 sektoreko ureztalurrak:

–a motako lurrak: 425 euro/ha + gastuak.

–b motako lurrak: 400 euro/ha.

–c motako lurrak: 350 euro/ha.

–d motako lurrak: 275 euro/ha.

–Denek ordainduko dituzte gastuak (zenbateko finkoa eta ura).

j) Erlezaintzarako lurrak:

–Okupatzen den azaleraren arabera: 10 euro erreguko eta urteko.

ORDENANTZA, BIDE PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Terrazak eta beladoreak: 2 euro/m² urtean.

Iragarkiaren kodea: L2507218