118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Ordenantza, eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena

Ameskoabarrengo Udalak, 2025eko maiatzaren 19an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Ameskoabarrenean eguzki-energia biltzeko instalazioak jartzea arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldia iragaten bada inork alegaziorik egin gabe, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zudairin (Ameskoabarrena), 2025eko maiatzaren 20an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2507257