118. ALDIZKARIA - 2025eko ekainaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NAFARROAKO ERRIBERAGOIENEKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Deialdia, bete dadin laguntza agente/ingurumen teknikariaren plaza bat, oposizio-lehiaketaren bidez. Izendapen-proposamena

Laguntza agente/ingurumen teknikariaren plaza bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian (Erriberagoieneko Hiri Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitatearen zerbitzurako), epaimahaiak Joseba Barandiaran Garcia izendatzeko proposamena egin du, bera baita lehen postuan geratu den izangaia, bat etorriz deialdiaren 5. oinarriarekin (2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an).

Proposatutako izangaiak aurkeztu beharko du deialdiaren 6. oinarrian aipatzen den dokumentazioa (deialdia argitaratu zen 2025eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 27an).

Azkoienen, 2025eko maiatzaren 22an.–Mankomunitateko burua, José María Palacios De Mier.

Iragarkiaren kodea: L2507542